420.000 euroren laguntzak nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako profesionalen eta enpresarien elkarteentzat (Gobernu Bilera 2021-3-30)

fotoconsejo.jpg

2021-03-30

  •  Zuzendaritza organoetan emakumeen presentzia orekatua izatea eta egiaztatzen duten sektoreko ezarpen maila izatea izango dira bete beharreko baldintzetako bat, Emakume Nekazariaren Estatutuak ezartzen duen moduan 
  • Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzak lehen sektorerako prestatu duen 73 milioiren finantzaketa pakete zabalaren barruan sartzen dira. 

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako profesionalen eta enpresarien elkarte eta federazioetarako 2021erako laguntzak arautuz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak, bere azken Kontseilu bileran. 

"Elkarteak" programako laguntzak dira, eta aurtengo ekitaldirako 420.000 euro inguru ditu programak, honela banatuta:

  • Elikaduraren sektorea: 000 euro.
  • Nekazaritzaren sektorea: 000 euro.
  • Arrantzaren sektorea: 391 euro.

Lehen sektorerako Eusko Jaurlaritzak onartu eta Arantxa Tapia buru duen sailak sektore horretako ordezkaritza handi baten aurrean aurkeztu berri duen finantzaketa pakete zabalaren barruan sartzen dira laguntza horiek.  Bereziki ekintzailetza bultzatu eta enpresak, azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko inbertsioetan laguntzeko, 73 milioi euro bideratu dira horretara guztira. Horietatik, 22 milioi euro inguru elikagaien industriara bideratu dira, 21 milioi euro baino gehiago sektorearen modernizaziora, eta 13 milioi euro baino gehiago landa eremuko ekonomia sustatzera.

Halaber, 9 milioi euro bioekonomiarekin, ekonomia zirkularrarekin eta ingurumenarekin lotura duten ekimenetara bideratuko dira, eta beste 8 milioi elikadura eta zuraren katera.<0}

Laguntza horien helburu nagusia da enpresa ehunari laguntzea, bai eta landa eta itsasertz inguruneko eragileen ekosistemari eta elikaduraren eta zuraren balio kateari laguntzea ere, arreta berezia jarriz gazteengan eta belaunaldi erreleboan.

Orain deitutako laguntza lerroari dagokionez, diruz lagundu daitezkeen gastuak ordezkaritzakoak, funtzionamendukoak (bulegoko pertsonak, bulegoen alokairuak, aseguru primak, garbiketako eta komunitateko gastu orokorrak, bulego materiala, argitalpen kuotak, kontserbazioa eta konponketak…), azterketak eta izaera esperimentaleko jarduerak egiteko gastuak eta azokak eta lehiaketak antolatzeak eragindakoak.

Eskaerak egiteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Eskabideak bide elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta, web helbide honetan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera: