350.000 euro UPV/EHUren Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Kontratu-Programaren 2021. urteko finantzaketa handitzeko (Gobernu Bilera 2021-12-28)

logoconsejo.jpg

2021-12-28

Gehitutako zenbatekoa COVID-19aren ondorioz aplikatutako salbuespenei aurre egiteko erabiliko da.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta, gaurko bileran onartu du 349.999,99 euroan handitzea Euskal Herriko Unibertsitateari «Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea» Kontratu-Programaren 2021. urterako finantzaketa. 

Kontratu-programa honek bere barne hartzen du, besteak beste, "Ekitateari erantzutea: familien tasetarako ordainketa" ekintza, 2021erako 2.091.469 euro dituena. Ekintza horren barruan sartzen da salbuespenak aplikatzea familia ugarientzat, terrorismoaren biktimentzat, genero-indarkeriaren biktimentzat edo desgaitasunen bat duen pertsonaren bat ardurapean duten familientzat, besteak beste. Horrela, gaur Gobernu Kontseiluak onartutako kopuru gehigarriarekin, UPV/EHUren Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Kontratu-Programaren finantzaketa 2.441.469 eurokoa da. 

Gehitu den kopurua lehen deskribatutako kasuei aplikatutako salbuespenetarako erabiliko da, Covid-19a dela-eta gehitu egin baitira. Hau dagoeneko aurreikusia gelditu zen ekainaren 16ko Aginduan, 2020-2021 ikasturterako goi-mailako hezkuntzaren prezio publikoak finkatzen dituen eta salbuespen eta murrizketetarako baldintzak zehazten dituen aginduan. 

Zenbateko horren ordainketa 2021ean egingo da, UPV/EHUk 2020-2021 ikasturtean ikasleei aplikatutako salbuespen eta murrizketa guztiak justifikatu ondoren. 

2019-2022 aldirako Kontratu-Programak

2019ko uztailean, eta 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Planaren baitan, Hezkuntza Sailak hiru Kontratu-Programa sinatu zituen Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateetako bakoitzarekin. Orotara 200 milioi euro baino gehiagoko finantzazioa (200.086.186 €) jasotzen da lau urterako (2019-2022):

“Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea” Kontratu-Programa

“Bikaintasun-ikerketa” Kontratu-Programa

“Prestakuntza eta Nazioartekotzea” Kontratu-Programa 

Kontratu-Programak unibertsitateak finantzatzeko tresna bat dira. Unibertsitate bakoitzaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean adostutako irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa hobetzeko helburuak lortzeak baldintzatzen du finantzaketa hori. Unibertsitate-politikako tresnak dira, eta aparteko baliabide ekonomikoak helarazten dizkiete goi-mailako hezkuntza-zentroei. Hauek jasotzea, aldeen artean adostutako helburu estrategikoak betetzearen baldintzapean dago.