2021erako zorpetze-eragiketak (gehienez ere 2.552 milioi euroko zenbatekoa izango dutenak) egiteko baimena (Gobernu Bilera 2021-2-23)

fotoconsejo.jpg

2021-02-23

Gobernu Kontseiluak zor publikoaren jaulkipen bat edo batzuk egitea erabaki du, eta gehienez ere bi mila bostehun eta berrogeita hamabi milioi berrogeita bost mila zortziehun eta hamazazpi (2.552.045.817) euroko zenbatekoa izango duten mailegu-eragiketak ituntzea baimendu du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzen duen Legearen artikulu bakarrari jarraikiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legeak baimena ematen dio Eusko Jaurlaritzari zorpetze-eragiketak egiteko. Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea handitu ahal izango da, honako muga honekin: ekitaldi-amaierako saldoa ez da izango ekitaldiaren hasierako saldoa baino 1.784.314.641 euro handiagoa. Beraz, 2020. urtearen amaieran dauden zorpetze-eragiketak eta 2021eko ekitaldian egin beharreko amortizazioak kontuan hartuta eta aurreko lege-muga betez, ekitaldi honetan formalizatu beharreko zorpetzearen gehieneko zenbatekoa 2.552.045.817 euro izango da.

Nolanahi ere, ekitaldian formalizatutako gehieneko zenbatekoa irailaren 30eko Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan xedatutakoari jarraikiz Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urterako adostutako zor publikoaren erreferentzia-tasei atxikiko zaie.

Zorpetze-eragiketek honako ezaugarri hauek izango dituzte: a) gehieneko zenbatekoa, guztira:  2.552.045.817 euro, b) interes-tasa: finkoa edo aldakorra, eta epea: 50 urte gehienez. Zor publikoaren jaulkipenen bidez edota edozein mailegu-/kreditu-eragiketaren bidez egin ahal izango dira.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, Agindu bidez, adostutako eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak finkatuko ditu, eta eragiketen finantza-baldintzak eta Dekretu honek bere aurreikuspenen barruan adierazi gabeko gainerako ezaugarriak zehaztuko ditu. Zor publikoa baloreen bidez jaulkitzen bada, Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Dekretua onartu eta argitaratu ondoren, ekitaldia osatzeko egin beharreko eragiketen negoziazioa eta instrumentazioa hasiko da.