200 profesionalek parte hartu dute Gazteen Euskal Behatokiak antolatutako ikastaroetan 2021ean

Argitalpen-data: 

Ikastaroen batez besteko balorazioa, 0tik 10erako eskalan, 8,7 puntukoa izan da

2021eko ikastaroak

2021ean, Gazteen Euskal Behatokiak 10 prestakuntza-ikastaro antolatu ditu, aurrez aurre eta online.

Aurrez aurreko ikastaroak

  • Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
  • Sormena eta talde-lanerako teknikak
  • Nola prebenitu Beldur Barik jarrerarekin indarkeria matxista gazteen artean
  • Zibersegurtasuna: gure ekintzen erantzukizuna geure gain hartzeko erronka
  • Jolasaren pedagogia
  • Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean (lau edizio, bi Bilbon eta beste biak Donostian)
  • Zientzia eta teknologiarekin trasteatzen
  • Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde

Ikastaroak online

  • Aniztasun sexuala: gizon eta emakume izateko era anitzak
  • Europako gazteria-proiektuen diseinua eta kudeaketa. ERASMUS+GAZTERIA eta EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA programen berrikuntzak 2021-2027 Europako diru-laguntzen esparruan (bi edizio)

Ikastaroen alderdi jakin batzuei 0tik 10erako eskalan emandako balorazioak honako hauek izan dira.

2021eko ikastaroen batez besteko balorazioa, 0tik 10erako eskalan, 8,7 puntukoa izan da