2.000 enpresak zuzeneko informazioa jasoko dute ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 68 programei buruz

Argitalpen-data: 


      somosmuydepyme-grande.jpg
  • Otsailaren 24, 25 eta 26an informazio-jardunaldi telematikoak egingo dira, enpresei laguntza-programen xehetasunak azaltzeko
  • 430 milioi ETE-entzat, katalogo digitalean xehetasunez jarrai daitezkeenak

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiaraziko ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan. Hala, 2.000 enpresak zuzeneko informazioa jasoko dute programa horien edukiari, helburuei, gaiei, aurrekontuei eta epeei buruz.

Azken unera arte egongo da zabalik otsailaren 24, 25 eta 26ko jardunaldi telematikoetan izena emateko epea. Programen zuzeneko arduradunek jardunaldi horietan azalduko dute 2021ean 430 milioi eurotik gora inbertituko direla I+G+Bn, teknologietan, digitalizazioan, berrikuntzan, ekintzailetzan, garapen industrialean, nazioartekotzean, energia eraginkortasunean, energia berriztagarrietan eta ingurumenean, lehen sektorerako laguntzetan, elikadura-industrian eta jasangarritasunean.

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatzen ditu jardunaldi horiek, eta sozietate publiko guztiak elkarlanean ari dira (SPRI Taldea EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA eta ELIKA), laguntzei buruzko informazioa Euskadiko enpresa guztietara irits dadin eta aukera izan dezaten laguntza horiek eskuratzeko. 

Arantxa Tapia sailburuak joan den astean eman zuen ekimenaren berri, eta laguntza programen katalogo digitala aurkeztu zuen. Jardunaldi horiek SPRI Taldeak Youtuben duen kanalaren bidez erretransmitituko dira, eta bertan ostatatuta geldituko dira, edonoiz ikusi ahal izateko.

SPRI Taldearen Youtube-ko kanaleko emisioak:

 

 

Onlineko jardunaldiak

Otsailak 24, Teknologia, Berrikuntza eta Ekintzailetza: Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estibaliz Hernaezek, bere saileko hainbat zuzendarirekin batera, hizpide hartuko ditu ikerketako, berrikuntzako, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako programak. Helburua da Euskadi Europa mailako berrikuntza-gune izan dadila, enpresa teknologikoen sorkuntza % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan aritzen diren nazioarteko startup-en trakzio-ekosistema bihurtzea. 

Otsailak 25, Industria, Energia eta Ingurumena: Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak eta Amaia Barredo Ingurumen sailburuordeak garapen industrial, nazioartekotze, eraginkortasun energetiko, energia berriztagarri eta ingurumen arloetako laguntzak aurkeztuko dituzte beste arduradun batzuekin batera.  Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40 izan daitezela, enpresen nazioartekotzea Covid-ak eragin duen egungo nazioarteko testuingurura egokitzea, eta energiaren amaierako kontsumoaren % 20 energia berriztagarrien bidez asetzea. Saio honetan orobat azalduko dira zailtasunak dituzten enpresentzako eta eremu behartsuetan inbertitzeko programak.

Horrez gain, asmoa da berotegi efektuko gasen isurketa % 30 murriztea, hondakinen sorkuntza gutxitzea eta horien balorizazioa eta berrerabilpena areagotzea, ingurumen-estrategia politika transbertsal gisa inplementatzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen adierazleak hobetzea, bioaniztasuna hobeto defendatu eta errespetatzeko. Eta horrexetarako aurreikusi dira ekonomia zirkularra eta bio-ekonomia bultzatzeko programak.

Otsailak 26, Lehen Sektorea eta Landa-eremuko eta Itsasertzeko Garapena:   Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek hizpide hartuko ditu lehen sektorerako, landa- eta itsasertz-eremuetako jarduera ekonomikorako eta elikadura industriarako laguntzak. Programa horiekin lortu nahi dena da elikagaien produkzioa handitzea Euskadin eta lurralde arteko oreka handiagoa bermatzea, bizi-kalitatea emanez landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei.

 

Laguntzen zerrenda

I+G teknologientzako laguntzak (210,2)

Enpresa sektorean ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak egiteko laguntzak. Proiektu horiek lehiakorrak nahiz estrategikoak izan daitezke.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Foku Anitzeko Teknologia Zentroen eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen (IKZ) jarduera ez-ekonomikoa bultzatzeko laguntzak.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko laguntzak.

Ekipamendu zientifikoa eta teknikoa erosi, instalatu eta eguneratzeko laguntzak.

I+G proiektuak garatzeko laguntzak, doktore titulua duten ikertzaileak langile gisa sartuz eta doktorego industrialak eginaz.

 

Berrikuntzako laguntzak (6,18)

 

Lehiakortasunaren hobekuntza, laguntzak emanez berrikuntzara, kudeaketa hobetzera, pertsonen parte-hartzera, negozio ereduak egokitzera edo/eta enpresen tamaina indartzera bideratutako proiektuentzat.

Berrikuntza ez-teknologikoa bultzatzeko gauzazko laguntzak, produktuan nahiz negozio-prozesuetan berrikuntza txikiak sortuko dituzten mikroproiektuen bidez.

Manufaktura-enpresen produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean teknologia digital eta jasangarriak txertatzeko laguntzak.

 

Ekintzailetzako laguntzak (4,2)

 

Industriaren edo zerbitzu aurreratuen sektoreko enpresa proiektu berritzaileentzako laguntzak.

Enpresen eta startup teknologikoen arteko elkarrekintza dinamizatzea, proiektu berritzaileagoak garatzeko industria adimendun, energia, osasun eta elikadura arloetan.

Dirulaguntza nominatiboak BICei barnekintzailetza sustatzen laguntzeko.

Enpresa-ideia baten heltze-prozesua babesten du BIC (Business Innovation Centre) batean. Enpresa berriarentzako maileguak baldintza abantailatsuetan.

Enpresa-ideia baten heltze-prozesua babesten du BIC (Business Innovation Centre) batean. Enpresa berriarentzako maileguak baldintza abantailatsuetan.

 

 

Eraldaketa Digitalerako laguntzak (15,66)

 

Adimen Artifizialean oinarritutako zerbitzu edo/eta konponbide komertzialak aplikatzeko proiektuei zuzendutako laguntzak.

Banda zabal ultra-azkarreko sareak eramatea horrelako zerbitzurik ez duten Euskadiko enpresetaraino.

Enpresentzako 5G programa: 1,7 milioi euro

5G teknologiak ezartzeko proiektuentzako laguntzak, enpresetan teknologia hori azkarrago ezartzeko eta, bide horretatik, ekonomiaren trantsizio digitala ahalbidetzeko enpresa arloan.

Ikerketa Industrialeko eta Garapen Esperimentaleko proiektuentzako laguntzak. Proiektu horiek hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetaranzko teknologia-transferentzia landuko dute Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen esparruan.

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) txertatzeko laguntzak.

Zibersegurtasun Industriala Programa: 2,5 milioi euro

Zibersegurtasun Industriala bultzatzea, batez ere zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuak.

 

  • Gaitasun Digitalak: 2,66 milioi euro

                        Mikroenpresa Digitala Inplantalariak

                        Mikroenpresa Digitala Prestakuntza

                        Enpresa Digitala zentroen zerbitzuak

                        Barnetegi Teknologikoa zerbitzua

                        Ikanos-Gaitasun Digitalak Zerbitzua0}

 

 

Garapen Industrialerako Laguntzak (65)

 

Kontzentrazio-prozesuetan murgilduta dauden enpresentzako laguntzak, produkzio-inbertsioak egiteko eta inbertsio horien bidez produkzio gaitasuna handitzeko.

 “Reshoring” prozesuekin edo Euskaditik kanpo deslokalizatuta egon diren gaitasunen birlokalizazio-prozesuekin lotutako inbertsio produktiboak.

Inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako edo enpresa-taldeentzako laguntzak.

Aurrerakin itzulgarriak oinarri teknologiko edota berritzaileko ETEen sorrera eta garapena bultzatzeko.

Makineria edota ekipamendu aurreratuak erosteko laguntzak

Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta berrindartzeko laguntzak.

Kanpoko profesionalen babesa ematea babes hori behar duten enpresa industrialei eta zerbitzu aurreratuetako enpresei, birfinantzaketa-proiektu bat egin ahal izateko eta, enpresaren egoera operatibo eta finantzariotik abiatuta, enpresaren jarraipena eta etorkizuna bermatuko duten balizko ekintzak aztertzeko.

 

 

Trantsizio Energetikoko Laguntzak (27,7)

 

 

 

 

 

 

 

 

Nazioartekotzea (21,3)

 

Finantzaketa atzerrian inbertsio produktiboak egiteko

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, atzerriko merkatuetarako sustapenarekin lotutako gastu korronteak estaltzeko

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, atzerriko merkatuetarako sustapenarekin lotutako gastu korronteak estaltzeko

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, atzerriko merkatuetarako sustapenarekin lotutako gastu korronteak estaltzeko

  • ETEentzako laguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatu ditzaten

Enpresen nazioartekotze arloko prestakuntza espezializatua, zeinak elkarrekin konbinatzen baititu ezagutza teorikoak eta praktikak atzerriko merkataritza sustatzen duten erakundeetan nahiz atzerrian kokatutako enpresetan.

Edozein profilentzako lanbide heziketa atzerrian, ordaindutako praktikak eginez enpresa edo erakunde egokietan.

 

Landa- eta itsasertz-eremuko ekonomia (13,56)

 

  • Erein: 7,56 milioi euro

Landatartasun-maila desberdinak dituzten landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak.

Landa-eremuen garapen sozioekonomikorako laguntzak.

Itsasertzeko eremuen sustapen eta garapenerako laguntzak.

  • Erabilpen turistikoko etxebizitzak landetxeen eredura egokitzeko laguntzak: 0,3 milioi euro

 

 

Hirugarren sektoreko ETEak (21,3)

 

Arrantza eta akuikultura sektorerako laguntzak.

Arrantza-herrien tokiko garapeneko estrategia garatzeko proiektu eta ekimenentzako laguntzak.

Itsasoko Arrantza Eskoletan ikasten duten gazteentzako laguntzak, titulatuei itsasontzietan sartzen laguntzeko.

Ustiategi / kooperatiba / erakundeentzako laguntzak, produkzio ekologikoa eta ingurumen jasangarritasuna bultzatzeko

Ustiategientzako finantzaketa, animalien ongizatea bermatzen duen Welfair ziurtagiria eskuratzeko

Bultza litezkeen beste azpi-sektore batzuetarako (fruitu lehorrak, lupulua, ahuntzak…) laguntzak inbertsioetarako, proiektu pilotuetarako, negozio-planetarako nahiz eskulanerako.

Ustiategietako titularrak prestakuntza-ikastaroetara bidaltzeko eta ekipoetan inbertitzeko laguntzak.

 

Elikadura industria (30,63*)

 

Kanpo-sustapena

Nekazaritza, basogintza, arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu, merkaturatu edo garatzera bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.

Mahasti eta ardogintzako enpresen errendimendu globala hobetzeko eta merkatuko eskaeretara egokitzeko laguntzak

Mahasti eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna eta ardoen kalitatea hobetzeko laguntzak.

Produktuak atzerrian sustatzeko eta irtenaldi komertzial berriak egiteko laguntzak.

Barne-merkatuko sustapena.

Produktu eta formatu ekologiko berriak garatu, eraldatu eta sortzeko laguntzak.

Markaren garapenean parte hartzen duten establezimendu tradizionalentzako laguntzak.

Markaren garapenean parte hartzen duten establezimendu tradizionalentzako laguntzak.

Elikadura eta zuraren balio-kateetako ekintzailetza, berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzeko laguntzak.

Ikerketa, garapena eta berrikuntza akuilatzea eta sustatzea nekazaritza, basogintza, arrantza eta akuikultura sektoreetan.

Barneko sistemen garapen eta berrikuntzarako laguntzak.

Euskal enpresei -batik bat ETEei- gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak eskuratzen laguntzeko laguntzak.

Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza sustatzea, aurrera egiteko Landa Garapeneko Programaren helburu transbertsal hauetan: berrikuntza azkartzea, ingurumenarekin lotutako alderdiak hobetzea, klima aldaketaren ondorioak arintzea / aldaketara egokitzea.

Ikertzaileak prestatzea doktoretza tesiak egin ditzaten, eta teknologoak trebatzea.

 

Bio-ekonomia, Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena (9)

 

Proiektu pilotuak nahiz proiektu eraldatzaileak bultzatzeko eta kanpoko proiektuak detektatu eta erakartzeko laguntzak.

Europar Batasunak ingurumena babesteko ezarritako arauetatik harago doazen edo, araurik ez dagoen kasuetan, babes-maila handitzen duten inbertsioetarako laguntzak.

Ekodiseinu, ekonomia zirkular eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektu berritzaileak garatzea enpresa industrialetan.

Ekonomia zirkularreko estrategia bultzatzea.

 

Informazio gehigarria