Bertan behera gelditu dira La Polla Recordsen eta Jose Luis Peralesen kontzertuak eta Mayumana ikuskizuna
- DataAbenduak 29
- Gaia Musika
Eusko Jaurlaritzak erdira murriztu du edukiera gune handietan eta antolatzaileek bertan behera utzi dituzte asteazken honetan Anoetako belodromoan, Euskalduna Jauregia eta Principal Antzokian iragarrita zeuden ekitaldiak.
Gaurtik Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden murrizketa neurriak eta edukiera mugak tarteko, egunotarako iragarrita zeuden kultur ekitaldietako asko bertan behera gelditu dira. Esate baterako, ez dira egingo La Polla Recordsek Donostiako Belodromoan eta Jose Luis Peralesek Bilboko Euskaldunan gaur ematekoak zituzten emanaldiak eta Mayumana konpainiak gaur eta bihar Gasteizko Principal Antzokian eskaini behar zituen ikuskizunak.
Last Tour enpresa sustatzaileak atzo iragarri zuen bertan behera utzi zuela La Polla Recordsek gaur Donostiako Anoeta belodromoan eskaini behar zuen kontzertua, Eusko Jaurlaritzak pandemiari aurre egiteko ezarri dituen neurri murriztaile berrien ondorioz.


