Eider Saezek Nøgen taldea utzi du
- DataAbenduak 23
- Gaia Musika
Lau urteko ibilbidearen ostean, Eider Saez abeslariak taldea uztea erabaki du. Hala ere, Nøgenek bere bidea jarraituko duela jakinarazi du.
Eider Saezek, Nøgeneko abeslariak, taldea utziko duela iragarri du sare sozialetan publikatutako ohar batean. Lau urteko ibilbidearen ostean, bere bizitzako "etapa honi agur esateko unea" iritsi dela azaldu du. Azken urte "bereziki gogor" honetan bizitakoen ondorioa izan da erabakia, Eiderrek berak Instagramen plazaratu duen oharrean irakur daitekeenez.
Urte hauetan bizitakoa eskertu du Saezek, eta egunaren amaieran "bihotza astun" sentitzeak erabakia hartzera behartu duela azaldu.
Gainera, berak proiektua utzi arren Nøgenek aurrera jarraituko duela jakinarazi du.


