Nerea Ibarzabalek irabazi du 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

  • Nerea Ibarzabalek irabazi du 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
eitb.eus

  • DataAbenduak 20
  • Gaia Arte eszenikoak

Buruz burukora iritsi da Jone Uria getxoztarrarekin batera, eta berak eramango du txapela Markinara. Atzetik geratu dira Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga.

Nerea Ibarzabalek irabazi du 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Bilbao Arenan jokatutako finalean.

TXAPELA EMATEKO EKITALDIA, ZUZENEAN

Etxahun Lekueri, Aitor Bizkarra Ruizi, Aitor Etxebarriazarraga Gabiolari, Etxahun Lekue Etxebarriari, Gorka Pagonabarraga Agorriari, Jone Uria Albizuriri, Nerea Ibarzabal Salegiri, Onintza Enbeita Maguregiri eta Xabat Galletebeitia Abaroari gailendu zaie bertsolari markinarra.

Irabazlearekin batera Jone Uria getxoztarra iritsi da buruz burukora.

Horrela geratu da puntuazioa:

Nerea Ibarzabal Salegi: 874,5

Jone Uria Albizuri: 866

Etxahun Lekue Etxebarria: 520,5

Xabat Galletebeitia Abaroa: 507,5

Onintza Enbeita Maguregi: 489,5

Aitor Bizkarra Ruiz: 486

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola: 484

Gorka Pagonabarraga Agorria: 464

Nerea Ibarzabalen amaierako agurra:

Gure etxeko andre guztiak

Nahi nituzke ohoratu

Egoerarik gogorrenetan

Ez direnak hondoratu

Bizikideei, bertsokideei

Bihotzetik bost olatu

Badago nondik jasoa eta

Badago zer geroratu

Muga, kartzela, harresi, ibai…

Galerak zelan kontatu

Merkantzientzat bideak libre

Ta pertsonak zokoratu

Baina itzarrik eusten gaituzten

Ideia horiei oratu

Hormak higatu daitezkeelako

Ta arrakalak loratu

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri