Lokke-k "The Big Game" taularatuko du Errenterian, xake-jokoaren bertsio koreografikoa proposatzen duen lana

  • Lokke-k
  • Lokke-k
euskadi.eus

  • DataAbenduak 13
  • Gaia Arte eszenikoak

Dantzaren XVII. Zirkuitua Hernanin ere izango da, Dantzaz Konpainiaren Bat koreografiarekin

2021eko abenduaren 13a. Dantzaren XVII. Zirkuituak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatutako ekimenak, Gipuzkoara eramango du programazioaren zati bat, hurrengo asteburuan. Hainbat koreografia eskainiko dira, kalitate handiko konpainien eskutik: Lokke (Olatz de Andrés) eta Dantzaz.

“THE BIG GAME”

The Big Game XVI. mendeko xake bizidunak hartzen ditu inspirazio moduan gorputz tamaina duen xake koreografiko baten bertsio librea eta desplazatua sortzeko. 32 pertsonek parte hartzen dute proiektuan, jokoaren piezen kopurua. Proiektua gorputz horien bizikidetasuna eta mila eta bat mugimendu posibleen orkestazioa jolasean jartzen dituen sistema koreografiko baten eraikuntzan oinarritzen da. The Big Game proiektuak The Endgame proiektuko ikerketa koreografikoaren jarraipena da. Hainbat partehartzaile ditu proiektuak: Azkuna Zentroa, Dantzertiko ikasleak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza.

LOKKE

Lokke | Olatz de Andres dantzaren eta mugimenduaren inguruan koreografia-, pedagogia- eta gizarte-proiektuak sortzen dituen konpainia bat da. Lokke sortze-lan bakoitzerako artistak biltzen dituen konstelazio bat da: dantzariak, argi- eta moda-diseinatzaileak, dramaturgia, eskultura, soinua eta beste arlo batzuetako adituak. Lokkek koreografia-espazio bereziak sortzen ditu publikoaren imajinarioan eragiteko.

NON: Lekuona Fabrika (Errenteria)

NOIZ: Abenduak 18, larunbata

ORDUA: 20:00

EGILEA / KOREOGRAFOA: Olatz de Andrés

ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Robert Jackson

INTERPRETE NUKLEOA: Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez eta Aiala Etxegarai

INTERPRETE KONSTELAZIOA: 28 gonbidatu

ARGIZTAPENA: Octavio Más

SOINUA: Marc Cano

JANTZIAK: Xabier Mujika

EKOIZPENA: Vanesa Fuentes

“BAT”

Hiru koreografiako programa bat da, eta mota guztietako publikoentzako eta dantza garaikideaz gozatzeko ikuskizuna osatzen dute.

Esclavos felices

Martin Harriague sortzaile euskal-frantziarrak Los Esclavos Felices sinatu zuen 2018ko urtarrilean, Juan Crisostomo de Arriaga euskal musikagilearen lehen operaren oberturan oinarritutako sorkuntza koreografikoa eginez.  Emaitza estetika ikusgarri eta konplizeko obra da, frenetikoa erritmoan, eta umore eta ironia-dosi sotilak, bizitzea dagokigun denboraz hausnartzera gonbidatuz: frenetikoaren esklaboak eta... zoriontsuak?.

Thirty

Sade Mamedova, koreografo errusiar gaztea, 2018ko Hannover Lehiaketan (Alemania) parte hartu zuten koreografoen artean aukeratu zuen Adriana Pous, Dantzaz-eko zuzendari artistikoak, bere lehen koreografia egiteko. Hilabete bateko egonaldi batean, zeina 2020ko otsailean amaitu baitzen, Dantzazeko dantzariekin lan egin zuen migrazioari eta identitateari buruz, Kandinskyren abstrakzioarekin konbinatuta, lengoaia koreografiko dinamiko eta aberats bat garatuz, ñabarduraz betea, zeinak, gainera, Mateo Lugo konpositoreak pieza honetarako egindako jatorrizko musika sorkuntza baitu.

Walls

 Harriaguek bost urtez lan egin zuen Israelgo konpainia batean, eta lehen pertsonan bizi ahal izan zuen nola ixten den mundua harresiak eraikiz. Harriaguek erakusten digun hormak espazioa artikulatu eta zatitu egiten du, paisaiahautsi eta pertsonak umiliatzen ditu. Mugimenduaren askatasunak eta arintasunak harriaren gogortasunarekin talka egiten dute, harresiaren bortizkeria fisiko eta sinboliko guztia agerian utziz. Baina hormigoizko zortzi metroren atzean ere ez dago etsipenik. Askatasunaren egarriak ematen duen jolasak, umoreak eta gorespenak etsipenetik salbatzen gaituzte.

NON: Biteri Kultur Etxea (Hernani)

NOIZ: Abenduak 16, osteguna

ORDUA: 19:30

KOREOGRAFIAK: Martin Harriague eta Sade Mamedova

ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous

DANTZARIAK: Pauline Bonnat, Elene Carreto, Alicia Cayrou, Valerio Di Giovanni, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gómez, Aitor Jiménez, Araitz Lasa, Xian Martínez, Julen Rodríguez, Iker Sanz eta Beñat Urrutia

ZUZENDARI TEKNIKOA: Alberto Arizaga (Eragin Stac)

TALDE TEKNIKOA: Eragin Stac

ARGAZKIAK: Blanca Razquin, Olivier Houeix eta Jean-Paul Dunand

BIDEOAK: Beñat Gereka (Txikota)

ZUZENDARI NAGUSIA: Fernando Sáenz de Ugarte 

 

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri