"Barraka" euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka


  • DataAbenduak 7
  • Gaia Bestelakoak, Bideo-jokoak

Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak irabazi du Durangoko Azokako laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du. 

"Barraka" abentura-bideojoko "umoretsua" izango da, eta irudi errealak, stop-motiona eta animazio tradizionala nahastuko ditu. Epaimahaiak baloratu duenez, "haurrentzako fantasiazko mundu estetikoki eder eta gozagarria" sortzen du.

"Barraka" izeneko euskarazko bideojoko proiektuak irabazi du Durangoko Azokako IV. Sormen Beka. Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarra da lan honen bultzatzailea, eta urtebeteko epea izango du abentura-bideojoko hau garatzeko, hau da, hurrengo urteko Azokararte. Bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa da eta Durangoko Udalaren babesa du.

Sorkuntza digitala izan da bekaren aurtengo gaia, eta "Barraka" bideojokoak oso lotura estua du horrekin, irudi errealak, stop-motiona eta animazio tradizionala nahastuko duelako. Ibai Aizpuruak azaldu duenez, "Barraka jokalari batentzako esplarazio eta abenturako bideojoko umoretsua da. Abentura hau Ainhoa izeneko neskaren azalean biziko dugu. Bideojokoa Euskal Herriko herri txiki bateko festetan girotuta dago. Ainhoa barraka sorgindu batean sartu eta fantasiazko mundu bitxi batean murgilduko da".

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri