Silitia, 30. Maketa Lehiaketako irabazlea

  • Silitia, 30. Maketa Lehiaketako irabazlea
eitb.eus

  • DataAzaroak 26
  • Gaia Musika

5.000 euroko saria eskuratuta, Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango du talde bizkaitarrak. Udda gasteiztarrak eraman du Entzuleen Saria. Aurtengo garaikur berezia, Harrobia Saria, Mirua hirukotearentzat izan da.

Arratsalde partean entzun ditugu lehen gitarra hotsak Bilboko Kafe Antzokian, 30. Maketa Lehiaketaren final handiaren atarian. Mirua, Sara Azurza, Udda eta Silitia; lau talde eta musika egiteko, ulertzeko eta sentitzeko lau modu.

Covid-19aren pandemiak baldintzatutako iazko edizioaren ostean, ohiko formatura bueltatu da lehiaketa: gauez, Bilboko Kafe Antzokian eta edukiera muga berezirik gabe. Hala, lau finalistek publikoaren hurbiltasuna sentitzeko aukera izan dute, pandemia aurreko giroan.

Udda izan da hogeita hamargarren final handia ireki duen musikaria. Zazpi kideko bandaz inguratuta, publikoa eta epaimahaikideak hunkitzea lortu du gazte gasteiztarrak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri