Bizkaia Aretoak hamargarren urteurrena ospatu du

  • Bizkaia Aretoak hamargarren urteurrena ospatu du
ehu.eus

  • DataAzaroak 26
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Ekitaldi akademiko batek unibertsitateko kideak bildu ditu, Bilbon, UPV/EHUko paraninfoaren lehen hamarkada ospatzeko

Bertan, UPV/EHUko errektorea eta unibertsitateko kideen ordezkaritza zabala zeudelarik, Bizkaia Aretoak, euskal unibertsitate publikoak Bilboko erdigunean duen paraninfoak bere hamargarren urteurrena ospatu du. Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordeak ekitaldiari hasiera eman ondoren, Juan Ignacio Pérez Iglesias Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendari eta erakundeko errektore ohiak hitzaldi bat eman du honako izenburupean: «Bizkaia Aretoa, munduari irekitako leihoa»; Xabi Paya eta Onintza Enbeita bertsolariek eta EHUalumniko kideek bertso eta testu idatzien bidez parte hartu dute, eta EHUorkestrak Mozart, Haydn eta Beethovenen piezak interpretatu ditu. Ekitaldia baliagarria izan da Bizkaia Aretoak urte hauetan gauzatutako jarduera bizia eta Bilboko bizitza sozial eta kulturalean nola txertatu den gogoratzeko.

Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak itxi du ekitaldia. Haren hitzaldian, azpimarratu du eraikinak garrantzi handia hartu duela, ez bakarrik unibertsitatearen jarduera akademikoan, baita Euskal Herriko hirigintza, gizarte eta kultur mapan ere: "ez da erraza – adierazi du – eraikin batek hain denbora laburrean bereganatzea Bizkaia Aretoak Bilbon eta Euskal Herri osoan duen izaera enblematikoa, sinbolikoa. Bizkaia Aretoak UPV/EHU identifikatzen du: unibertsitateko komunitate gisa identifikatzen gaitu. Bilboko erdigunean egoteak gizartearentzat ikusgarri egin ez ezik, aukera ere eman digu euskal kulturaren eta artearen munduarekin harremanak estutzeko. Eta hamar urte hauek harro-harro ospatzen ditugu egin dugunagatik, baina baita egiteko dagoen guztian jarritako itxaropenarekin ere.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri