"Estekak", #bilbaoaurrera planaren proiektuetako bat, emakume artisten lana ikusarazteko sortua, azaroaren 26an jarriko da abian
- DataAzaroak 23
- Gaia Ikusizko arteak
Erakusketa honetan, hainbat diziplinatako hamar sortzailek elkarrekin lan egin dute: konpositoreak, errealizadoreak, diseinatzaile grafikoak, ilustratzaileak, poetak, raperoak, idazleak, argazkilariak, koreografoak, dantzariak, pintoreak.
Haien lana Bilboko, Gasteizko, Leioako eta Getxoko hiri-pantaila mugikorretan ikusi ahal izango da.
Bilboko Udalak, #BilbaoAurrera Planaren bitartez, “Estekak” proiektua bultzatzen du, TU & YO Producciones, Azaroa Films eta Puntocom Audiovisual enpresek sustatua.
Azaroaren 26tik abenduaren 10era, erakusketa honek aukerak sortu eta emakume artisten lana ikusarazi nahi du. Erakusketa Bilbo, Gasteiz, Leioa eta Getxoko hiri-pantaila mugikorretan ikusi ahal izango da.
“Estekak” proiektuan 10 emakume sortzailek parte hartzen dute: Nere Falagan, Paula Olaz, Maitane Sarralde, Cristina Artola, Minima, Laura Sam, Janire Orduna, Ane Zapirain, Rut Birones eta Raquel Durán. Konpositoreak, errealizadoreak, diseinatzaile grafikoak, ilustratzaileak, poetak, raperoak, idazleak, argazkilariak, koreografoak, dantzariak eta pintoreak dira, elkarrekin lan egiten.
Hainbat arte-diziplinatako obrak ("Horror vacui", “Etxera bueltan”, "El animal o la presa" eta “Ni hemen orain”) Bizkaiko hiriburuko hainbat hiri-pantaila mugikorretan ikusi ahal izango dira: Metro Bilbaoren geltokietan, San Mamesen, Moyua plazan, Kale Nagusian, Guggenheim Bilbao Museoaren ingurukoetan, Euskalduna Jauregian..., BBK Fundazioak, Athletic Fundazioak eta Comunitac-ek lagata. Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere badu.
#BILBAOAURRERA PLANA
Bilbao Aurrera 2021 Plana, berez, joan den urtean pandemia hasi zenean sustatutako “Bilbao Aurrera 2020” Planaren jarraipena da, eta COVID-19aren osasun-krisiak uriko pertsonengan eta enpresetan izandako ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berrindartzeko helburua du.
Iazko maiatzean udal ordezkaritza zuten alderdi politiko guztiek adostutako #BilbaoAurrera2020 planak izandako harrera onaren ondoren, Udalak aparteko plan berri bat jarri du abian: #BilbaoAurrera2021. Plan hori azken hilabeteetan egindako lanaren jarraipena da, eta 15,1 milioi euroko aurrekontua jartzen du mahai gainean, gizarte-kohesioaren, kulturaren, ekonomiaren eta enpleguaren arloko 43 neurri zehatz aurrera ateratzeko.


