Bilboko alkatea Ramiro Arrue margolariaren oroimenezko ekitaldian egon da, haren familiari egindako harreran
- DataAzaroak 23
- Gaia Ikusizko arteak
Omenaldia Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan egin da. Juan Mari Aburtoz gain, pintorearen senideak, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia, Miguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendaria, Olivier Ribeton Baionako Euskal Museoko kontserbadore nagusi erretiratua, eta udaleko ordezkari politikoak izan dira.
Udalak hainbat hitzordu antolatu ditu Arrueren bizitza eta obra ezagutarazteko, haren obra publikoari hurbiltzeko eta haren figurak euskal artearen barruan duen garrantzia nabarmentzeko, artista honen heriotzaren 50. urteurrena dela-eta.
Ramiro Arrue margolariaren heriotzaren 50. urteurrena dela-eta, Bilboko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu euskal pintura tradizionalaren erakusle bilbotar hau omentzeko eta euskal artearen barruan haren figuraren garrantzia nabarmentzeko.
Testuinguru horretan, Udalak omenaldi-ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Arabiar Aretoan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru dela. Ekitaldi horretan izan dira margolariaren senideak, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotzia, Miguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendaria, Olivier Ribeton Baionako Euskal Museoko kontserbadore nagusia, eta udal-ordezkari politikoak.
Ramiro Arrue (Bilbo, 1892 – Donibane Lohizune, 1971). 1907an, Parisera joan zen; bertan, marrazketa- eta pintura-ikasketak egin zituen, eta maiz ibiltzen zen Nemesio Mogrobejo, Franciso Durrio eta Antoine Bourdelle eskultoreekin eta Ignacio Zuloaga margolariarekin. 1911n, Ziburun jarri zen bizitzen. Urte hartan bertan, Euskal Artisten Elkartearen sorreran parte hartu zuen, eta hainbat zuzendaritza-kargu bete zituen, bere anaiek bezala. 1929an ezkondu zenetik –eta hil zen arte– Donibane Lohizunen bizi izan zen. Margolaria izateaz gain, eszenografoa eta esmalte finen egilea izan zen bere anaia Ricardorekin batera, baita ilustratzaile eta kartelgilea ere.
Aste honetan bi hitzordu izango dira:
- bihar, asteartea, hilak 23, honako hitzaldi hau egingo da: “Ramiro Arrue: abangoardiaren eta tradizioaren artean”, Olivier Ribeton Baionako Euskal Museoko kontserbatzaile nagusi erretiratuak emango duena.
- Asteazkenean, hilak 24, “Ramiro Arrue. Bera, él, lui” dokumentala proiektatuko da, efemeride horren karira egina eta editatua.
Bi hitzorduak Bidebarrietako liburutegian izango dira, dohainik. Gainera, zuzenean ikusi ahalko da, YouTube-ko BidebarrietaTB kanalean, edo gerora ikusi kanalean bertan.


