Teatro Paraisok bere ekoizpen berria estreinatuko du: "Leihoak/Ventanas"
- DataAzaroak 19
- Gaia Arte eszenikoak
Proiektuak irudiei buruzko europako lantalde baten ikerketari zor dio bere sorkuntza, eta Europa Creativa MAPPING proiektuaren parte da.
Jesús Nieto (Onirica Mecánica) da “Leihoak/Ventanas” lanaren egilea eta zuzendaria eta Rosa A. García eta Jone Amezaga/Miren Lizeaga dira antzezleak. Obra 2 eta 5 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta dago.
Azaroaren 20an, larunbata, 12:30ean eta 18:30ean, Lakua Gizarte Etxeko Federico García Lorca Antzokian.


