"'Bolante baten historia'k familiari laguntzen dio 41 urteko bilaketa honetan"

eitb.eus

  • DataAzaroak 19
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Jose Miguel Etxeberria Alvarez "Naparra" Komando Autonomo Antikapitalistetako kidearen desagerpen behartuari buruzko pelikula zinema aretoetara iritsiko da ostiralarekin.

Eneko Etxeberriak ez luke nahiko etxean berrogei urtez gordeta izan duen bolantearen, Jose Miguel anaiaren azken oroigarriaren, zama Oier semearengana iristerik. Bolante hori 1980an iritsi zen beren bizitzetara, Jose Miguel eta Enekoren aitak berreskuratu zuen, jendarmeek semearen autoa agertu zela esan ziotenean, eta sufrimenduaren, minaren eta abandonuaren isla da honezkero, Jose Miguelekin zer gertatu zen ez jakiteak ireki duen zaurira gidatzen du halabeharrez. Egun batzuk lehenago desagerrarazia zuten Etxeberria, 80ko hamarkadako gerra zikinaren testuinguruan, Batallón Vasco Español talde parapolizialak aldarrikatu zuen ekintza batean.

Enekok, "Bolante baten historia" Iban Toledok eta Iñaki Alforjak zuzendutako dokumentalaren protagonistak, bere bizitzaren bi heren daramatza dolua burutzeko borrokan, lutoa oinarri sendo batean oinarritu nahian. Aita-amak Jose Miguelekin zer gertatu zen jakin gabe joan ziren, informazio kontraesankor eta isilaldi amaigabe artean. Eta semearentzat ez du gauza bera nahi.

EITBren parte-hartzea duen pelikulan, Iban Toledo eta Iñaki Alforja zuzendariak alboan ditu Etxeberriak atsedena hartzeko borroka etengabean, ahanztura eta informazioa ezkutatzeko saiakera gainditu eta, azkenik, "Naparraren anaia" barik, Eneko Etxeberria izateko ahaleginean.

Alfojarekin hitz egin dugu, Donostiako Zinemaldiaren aurreko edizioan izan eta gero orain zinema aretoetara iritsi den pelikulaz.

Zerk bultatu zaituzte Etxeberria Alvarez familiaren borroka irudikatzera eta zergatik iritsi da orain pelikula?

Bizitakoa kontatu behar dugu, eta ez dugu egin behar zuri-beltzezko xake batean bezala, baizik eta piezetako bat falta bada zer gertatu zen ulertzen uzten ez digun puzzle bat bezala.

Denbora luzea egin duzue Eneko Etxeberria pelikularen gidariarekin. Zer ondorio utzi dizkio, zuen ustez, anaiaren desagerpen behartuak irekitako zauriak eta hori ixteko ezintasunak?

Desagertze behartua, NBEren hitzetan, desagerrarazitako pertsonaren giza eskubideen urraketa bat da, baina baita horren senideen eskubideena ere.

Enekok dioenez, pertsona bat desagertzea inoiz existitu izan ez balitz bezala da, baina, bestalde, emozioek hura bilatzera bultzatzen zaituzte beti, eta zer gertatu zen argitzen saiatzera.

Zer erreakzio izan du Enekok pelikula ikusitakoan?

Pelikularen haria Enekok ordezkatzen duen familiaren bilaketa da, eta horregatik da gure protagonista. Eneko oso zintzoa eta eskuzabala izan da bere adierazpenetan. Horregatik, guretzat oso garrantzitsua zen bai bera bai bere familia osoa eroso egotea filmatzen ari ginen bitartean.

Oso pozik dago bere istorioa ikus-entzunezko batek islatzen duen indarrarekin kontatu delako eta bere burua irudietan islatuta ikusi duelako.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri