Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era

  • Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era
eitb.eus

  • DataAzaroak 17
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

"Hitzekin" leloak hitzetatik ekintzetara pasatzeko nahia adierazten du, AEK-k adierazi duenez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu Korrikak edizio honetan.

Korrikaren 22. edizioa Amurrion martxoaren 31n hasi, eta Donostian bukatuko da, apirilaren 10ean. Euskal Herria zeharkatuko duen lasterketaren leloa "Hitzekin" izango da, AEK-k azaldu duenez, "euskara hitzetik ekintzetara eramateko unea delako".

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu Korrikak edizio honetan, gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, "beren ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik".

11 egunean, 2.500 kilometro egingo dituzte parte-hartzaileek euskararen alde, Alizia Iribarren AEKren koordinatzaile nagusiaren hitzetan, "euskararen aldeko kontzientzia suspertzen eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzen"

"Hitzekin"

Aitziber Balantzategi AEKren Artezkaritza Kontseiluaren lehendakariak eta Korrika batzordeko kideak gaurko ekitaldian leloari buruz azaldu duenez, "Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko ordua da: euskara hitzetik ekintzara eramateko unea". Aldekotasunetik konpromisora jo behar dela uste dute AEKren arduradunek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri