Miren Agur Meabe eta Aiora Jakak lortu dituzte haur eta gazte literaturako "Vitoria-Gasteiz" sariak
- DataAzaroak 12
- Gaia Literatura
2002 urteaz geroztik, Vitoria-Gasteiz Sariak ematen ditu Gasteizko Udalak, Euskara Zerbitzuarenbitartez, haur eta gazte literaturako lanen euskararako itzulpen onenak aintzatesteko. Oraingo honetan, 18. edizioan, Miren Agur Meabe eta Aiora Jaka itzultzaileek irabazi dituzte sariak. Hala berretsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, gaur goizean. Lan bakoitzak 9.000 euro eskuratuko ditu.
Ibon Martinen ‘Onin y El Secreto de las Brujas’ liburuaren itzulpenagatik lortu du saria Aiora Jakak, eta 9.000 euro eskuratuko ditu.
Miren Agur Meabek, ordea, César Mallorquíren ‘El Círculo Escarlata’ren itzulpenagatik lortu du saria. 9.000 euro eskuratuko ditu ere.
Guztira 16 lan aurkeztu dira aurten Vitoria-Gasteiz Sarietara. 10 haur literaturaren kategorian. Hauek izan dira epaimahaikoak Karlos del Olmo Serna, Aintzane Atela Gurrutxaga, Ainara Ruiz Benito, Miren Ibarluzea Santisteban eta Karlos Zabala Oiartzabal. Bai Aiora Jaka eta baita Miren Agur Meabe aurreko urteetan ere sarituak izandakoak dira.


