Jordi Ripoll fagot bakarlaria eta Bilboko Koral Elkartea izango dira Bilboko Musika Bandaren hurrengo kontzertuko gonbidatu berriak

  • Jordi Ripoll fagot bakarlaria eta Bilboko Koral Elkartea izango dira Bilboko Musika Bandaren hurrengo kontzertuko gonbidatu berriak
Bilboko Udala

  • DataAzaroak 4
  • Gaia Musika

  • Bandako zuzendari titularrak, Pascual-Vilaplanak, batutari helduko dio berriro, "Gertuko ahotsak" izeneko kontzertua zuzentzeko.
  • Hitzordua igande honetan, azaroaren 7an, izango da Euskalduna Jauregiko Auditorioan.
  • Sarrerak Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus web orrialdean, zein Kutxabankeko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira

Datorren igandean, azaroaren 7an, Bilboko Udal Musika Banda Euskalduna Jauregira itzuliko da, denboraldiko hirugarren kontzertua eskaintzeko.

Kasu honetan, Jose Rafael Pascual-Vilaplana, zuzendari titularrak hartuko du berriro bandaren gidaritza, Jordi Ripoll fagot bakarlariaren eta Enrique Azurzak zuzendutako Bilboko Koral Elkartearen kolaborazio bereziekin.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri