Nafarroako Gobernuak azaroaren 18ra arte luzatu du autonomoentzako eta enpresentzako COVID lineako laguntzak eskatzeko epea

  • Nafarroako Gobernuak azaroaren 18ra arte luzatu du autonomoentzako eta  enpresentzako COVID lineako laguntzak eskatzeko epea

  • DataAzaroak 2
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Enpresen kaudimena babesteko 67,6 milioiko funtsetik autonomoei eta enpresei laguntza zuzenak emateko deialdian, azaroaren 18 arte luzatu da eskaerak aurkezteko epea.

Hartzaileen kopurua handitzeko asmoz, laguntza hauen xedea ez da izanen zorrak kitatzea eta ordainketak egitea soilik; izan ere, autonomoen eta enpresen kontabilitate-galerak konpentsatzeko ere izanen dira. Galera horiek izan beharko dira diruz lagungarri den aldikoak, alegia, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era artekoak. Kontabilitate-galerak justifikatzeko, autonomoek eta enpresek eskabideari auditoretza-txosten bat erantsi beharko diote, zeinetan frogatuko baita galera horiek diru-laguntza jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

Gainera, laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira, 2019an emaitza garbi negatiboak izan arren, 2018an emaitza horiek positiboak izaten zituzten pertsonak eta erakundeak, horrek erakusten baitu onuradunek beren jarduera eta enplegua atxikitzen ahalko dituztela laguntzen bidez. 2019an alta eman zaien edo sortu diren enpresek ere izanen dituzte laguntza hauek, arrazoi berberengatik.

Nafarroako Gobernuak 848 433 300 telefonoa jarri du kontsultak egiteko, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara; baita helbide elektroniko bat ere: ayudas.solvencia.empresarial@navarra.es

 Deialdi osoa kontsultatu: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-de-navarra-a-la-solvencia-empresarial-2021

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri