Aiora Renteriak, Zea Mays taldeko abeslariak, denbora batez agertokiak utzi ditu minbiziaren ondorioz

  • Aiora Renteriak, Zea Mays taldeko abeslariak, denbora batez agertokiak utzi ditu minbiziaren ondorioz
EiTB

  • DataAzaroak 1
  • Gaia Musika

Musikari bilbotarrak sare sozialetan iragarri duenez, umetokiko minbiziagatik ebakuntza egin diote urgentziaz. Jasotako babes guztia eskertu du, eta musika "funtsezko sendabidea" izaten ari dela gaineratu du.

Aiora Renteria Zea Mays rock talde ezaguneko abeslariak "denbora batez" agertokitik aldentzea erabaki du umetokiko minbiziagatik urgentziaz ebakuntza egin ostean.

Bilboko abeslariak sare sozialetan iragarri duenez, "dena ondo joan da. Hala ere, agertokietatik aldentzea erabaki dut", azaldu du.

Iragarpenaren ostean, berehala iritsi dira zaleen maitasun hitzak. Hala, jasotako babes guztia eskertu du Renteriak, eta musika, "oinarrizko sendabidea" izaten ari dela gaineratu du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri