Gasteizko Udalak 25 urterako laga dio Etxezarra eraikina Euskaltzaindiari

  • Gasteizko Udalak 25 urterako laga dio Etxezarra eraikina Euskaltzaindiari

  • DataUrriak 29
  • Gaia Bestelakoak

Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzaren egoitza izango da Etxezarra.

Euskararen Akademiak eraikinaren barrualdea egokitu du, eta jarduera akademikoaz gain, kultur eta zabalkunde jarduerak antolatzea aurreikusi da. Euskararen ikerkuntzan sakontzeko ere erabiliko da azpiegitura berria, eta hiriko erakunde eta elkarteei ere eskainiko zaie, elkarlanerako gune bihurtu nahian.

Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Gaurkoarekin euskarak espazio berri bat irabazi du Arabako hiriburuan… Ez da bakarra, beste bat izan nahi du, erakundeei, euskararen eta euskal kulturaren eremuan ari direnei, Arabako gizarteari irekia. Hau ez da Euskaltzaindiarena, guztiona baizik, erabil dezagun, bultzada eman diezaiogun euskarari eta euskal kulturari talaia, itsasargi honetatik”.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri