PixKat programak seigarren edizioa du martxan, ikusle berriak arte eszenikoetara hurbiltzea xede

  • PixKat programak seigarren edizioa du martxan, ikusle berriak arte eszenikoetara hurbiltzea xede

  • DataUrriak 28
  • Gaia Arte eszenikoak

Pez Limbok 8 mikro-antzerki antzeztuko ditu Gasteizko eta Arabako herri batzuetako institutuetan, urritik abendura

Gaur aurkeztu dute gazteen eta haien kultur-ingurunearen arteko bitartekaritzarako PixKat proiektuaren seigarren edizioa. Gasteizko Pez Limbo konpainiak antolatutako ekimen hau Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak babesten dute.

PixKat programak ikusle berriak erakarri nahi ditu arte eszenikoetara, batez ere 16tik 20ra bitarteko gazteak, eta horretarako mikro-antzerkiak eta hitzaldiak emango dituzte, urritik abendura, Gasteizko eta Arabako beste herri batzuetako institutuetan.

Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok, Kultura eta Kiroleko foru zuzendari Inmaculada Sánchezek eta Pez Limboko Eduardo Hernando eta Josune Vélez de Mendizabal aktoreek hartu dute parte prentsaurrekoan.

Arabako ikastetxeetako ikasleentzako 8 ikuskizun izango dira, 14 saiotan,  institutuetan bertan eskainita: Homo Amabilis, Ahoy, ¿Espinazo o callos?, Sr. Canino, Gizaunka, Boxers, Hiroshimako zuhaitza eta Oilo ama.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri