17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara

  • 17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara
Hatortxu Rock

  • DataUrriak 27
  • Gaia Musika

Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Bide Bakarra, Kaotiko, Tremenda Jauría, Dupla, Nøgen, Green Valley, Tribade, Skakeitan, Rodeo, Galtzagorriak, Ibil Bedi, Irkaia, Talco Maskerade, Dj Plan B.

Hauek dira abenduaren 18an, Hatortxu Rocken 25. edizioan, oholtzara igoko diren taldeak. Beste behin ere, talde bat edo bestearen gainetik, gusto anitzetarako kartela osatzen ahalegindu gara. Aurten, gainera, erlojuaren kontrako lanean. Baina hemen duzue, estilo eta jatorri desberdin ugariko 17 taldek osatu duten eskaintza.

Hau aprobetxatu nahiko genuke, berriz ere, sarrerak guzti-guztiak agortuta daudela gogora ekartzeko. Ordu eta erdi eskasean agortu ziren, salgai jarri ziren egun berean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri