Urian kultura sustatzeko konpromisoa indartzeko bildu dira Bilboko Udala eta Institut Français
- DataUrriak 22
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
- Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia, Edouard Mayoral Institut Français-eko zuzendariarekin bildu da gaur Bilboko Udaletxean, hamar urteko lan komunaren balantzea egiteko eta etorkizuneko erronka kulturalen inguruan eztabaidatzeko.
- Erakunde biek kultura-sektorearekin duten konpromisoa indartzeko ahaleginak eta estrategia komunak bateratzeko interesa berretsi dute.
Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia, Iñaki López de Aguileta eta Justo Ezenarro, Bilboko Udaleko Kultura Saileko zuzendaria eta zuzendariordea, eta Udaleko hainbat kultur programatzaile bildu dira gaur Bilboko Udaletxean Edouard Mayoral Institut Français-eko zuzendariarekin.
Bilera horretan, erakunde bietako ordezkariek Institut Français erakundeak Bilbon eman dituen hamar urteen balantzea egin dute, eta kulturaren sektoreak aurrean dituen erronkei buruz eztabaidatu dute.


