Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 45. edizioa, bihar, Seguran
- DataUrriak 15
- Gaia Arte eszenikoak
Hamabost bikote arituko dira nor baino nor gehiago. Atsedenaldian, Kimua Dantza Kolektiboak 'genEroa' ikuskizunaren zati bat eskainiko du. Jaialdia zuzenean eskainiko da eitb.eus-en streaming bidez eta gaueko 10etan ETB1eko "Oholtzan" saioan.
Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 45. edizioa jokatuko da bihar, urriak 16, Seguran. Hamabost bikote arituko dira nor baino nor gehiago Baratze pilotalekuan, 18:00etan. Jaialdia zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en streaming bidez eta gauean, 22:00etan, ETB1eko "Oholtzan" saioan eskainiko da. Izaro Iraetak, Imanol Artolak eta Ainhoa Urretabizkaiak gidatuko dute jaialdia.


