Carmen Berástegui Amátriainen "Bodega Ducal: dependencias" lanak jaso du IV. Memoria duten Paisaiak Argazki Lehiaketaren publikoaren saria
- DataUrriak 15
- Gaia Ikusizko arteak, Ondarea, Bestelakoak
Hamabi finalisten artean nabarmendu zen artista, urriaren 29an Nafarroako Liburutegian saria jasoko duena.
Carmen Berástegui Amátriainen Bodega Ducal: Dependencias lanak irabazi du Nafarroako Artxibo Garaikideak antolatutako IV Memoria duten Paisaiak Argazki Lehiaketaren laugarren saria. 200 euroko saria da, eta ikusleek ematen dute Nafarroako Liburutegiko lehiaketaren erakusketa bisitatu eta gero, non epaimahaiak aukeratutako hamabi lan onenak erakusten diren, aurkeztutako 33 lanen artean.


