Bilborock hasi da arian-arian berreskuratzen ohiko jende-kopuruak eta publikoa zutik egiten diren kontzertuak

  • Bilborock hasi da arian-arian berreskuratzen ohiko jende-kopuruak eta publikoa zutik egiten diren kontzertuak
bilbao.eus

  • DataUrriak 8
  • Gaia Musika

Ekitaldi bakoitzerako gehienezko jende kopurua Bilboko Udalarekin eta sustatzaileekin adostuta ezarriko da, eta, hala, apurka-apurka berreskuratuko da % 100eko edukiera.

Ekitaldi bakoitzaren antolatzaileek erabakiko dute ea jendeak eserita edo zutik egon behar duen beren ikuskizunean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da uneoro, eta oraindik ere pulbikoa sartzeko eta irteteko bideei jarraitu beharko zaie, eta gel hidroalkoholikoaren banatzaileak erabili beharko dira, eta instalazioen barruan ezingo da ez jan, ez edan.

Bilboko Udalaren Bilborock aretoa hasi da arian-arian berreskuratzen ohiko jende-kopuruak eta publikoa zutik egiten diren kontzertuak eta ikuskizunak.

Ekitaldi bakoitzerako gehienezko jende kopurua Bilboko Udalarekin eta sustatzaileekin adostuta ezarriko da, eta, hala, apurka-apurka berreskuratuko da % 100eko edukiera, harik eta ikusle kopururik handiena biltzeko aukerara iritsi arte, alegia: 300 pertsona zutik, eta 200 pertsona jarrita.

Horrez gain, ikuskizun bakoitzaren antolatzaileek erabakiko dute ea publikoak eserita egon behar duen edo zutik egon daitekeen.

Alde horretatik, bada, 2020ko martxotik hona zutik disfrutatu ahal izango den lehen kontzertua izango da Mou Trumpet-ek eskainiko duena (Igandays udal programaren barruan), igandean, urriak 10, 13:00etatik aurrera. Ustea da kontzertu honetara 130 pertsona inguru etorriko dela.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri