Bilbaoartek Jessica Wetherlyren "Tele.(gram): frequencies of the forest" erakusketa aurkeztu du

  • Bilbaoartek Jessica Wetherlyren
Bilboko Udala

  • DataUrriak 8
  • Gaia Ikusizko arteak

Urazurrutia Aretoak Bilboko paisaia naturaletan inspiratutako erakusketa hau hartuko du urri osoan zehar

BilbaoArte Fundazioak, Bilboko Udalaren ekoizpen zentroak, Jessica Wetherly artista britaniarraren Tele.(gram): frequencies of the forest erakusketa aurkeztu du Urazurrutia Aretoan, 2020an zentroaren beka jaso ondoren.

Bilboko paisaia basatian inspiratutako eskultura eta instalazio erakusketa honetan, Wetherlyk teknologia eta natura kontrajartzen ditu, hauek mantentzen dituzten lotura ikusezinei buruz hitz egiteko. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 17:30etik 20:30era, urriaren 29ra arte. Sarrera doakoa eta edukiera mugatua izango dira.

Tele. (Gram): Frequencies of the forest (Tele. (Grama): basoaren frekuentziak) erakusketak Jessicak egindako azken lanak biltzen ditu, Bilbon bizi izandako esperientzia islatzen dutenak. Kokapenaren espezifikotasuna lana zentratzeko tresna bat da, materialak aukeratzen eta bere diskurtsoaren asmoa argi eta garbi adierazten duten erabaki erabilgarriak hartzen laguntzen diona.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri