Bilboko Kafe Antzokiak berriz irekiko ditu ateak ostegun honetan, sarrera guztiak ordu gutxian agortu ostean
- DataUrriak 6
- Gaia Musika
DJ Bull izango da irekierari musika jarriko diona, ostegun honetan, “Dantza dezagun berriro!” jaian.
19 hilabetez egon dira itxita Bilboko Kafe Antzokiko ateak. Covid-19aren kontrako neurri murriztaile gehienak bertan behera geldituta, Bizkaiko hiriburuko kulturaren plaza nagusiak ostegun honetan piztuko ditu berriz argiak.
"Dantza dezagun berriro!" lelopean, irekiera ekitaldia egingo dute urriaren 7an, DJ Bullen eskutik. Tiketak aurre-salmenta iragarri eta ordu gutxira agortu dira.
Ostegunean, 22:30etik 4:30era irekiko dute; eta, ostiralean eta larunbatean, 22:30etik 6:00ak arte. Kafe Antzokiko arduradunek sare sozialetan gogorarazi dutenez, musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da.
Donostian, Dabadaba aretoak ordutegia goizaldeko 6:00ak arte zabalduko duela iragarri du. Ostegun honetan, Brava, La Diabla eta Señora izango dituzte, "Sudando hasta las 6:00" izeneko jaian.


