1.070.000 euro bideratu dira eraikuntzaren arloko berrikuntzarako laguntzetara (Gobernu Bilera 2021-12-21)

fotoconsejo.jpg

2021-12-21

 

Gobernu Kontseiluak Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindu bat onartu du. Agindu horrek eraikuntzaren sektorean kalitatea eta berrikuntza sustatzeko Eraikal programako laguntzetarako deialdia egiten du. Programak ingurumenaren aldagaia eta laneko arriskuen prebentzioa ere jaso nahi ditu eraikuntzaren sektorean, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikinen sektorean dauden enpresa eta profesionalen jasangarritasuna sustatuta eta berrikuntzarako laguntza emanda. 

Eraikal programara 1.070.000 euro daude bideratuta guztira, eta bost dirulaguntza-lerro aurreikusten ditu. 

  • Lehenengoa bizitegi-eraikin berrien eraikuntzan eta lehendik altxatuta dauden eraikinen birgaikuntzan eta kontserbazioan hobekuntzak egingo dituzten berrikuntza-proiektu edo azterketetarako da. 
  • Bigarrena sektoreko profesionalen etengabeko formakuntzarako da. 
  • Hirugarren eta laugarren lerroak hobekuntza horiek ezartzeko erreminta informatikoak garatzeko da, eta eraikuntzako kudeaketa-sistemak ezartzeko eta ziurtatzeko, bai eraikuntzarekin lotutako gaiei dagokienez bai materialei, energia-efizientziari eta jasangarritasunari dagokienez. 
  • Bosgarren lerroa berrikuntza moduan sartu da 2022rako laguntza-deialdi honetan, eraikuntzaren sektorean industrializazioa sustatzeko helburuarekin, eta 550.000 euro izango ditu.