Piztu META2021: Gipuzkoan kultura pizten, Crowdfunding-arekin
- DataIrailak 29
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
15 kultura ekimen argitaratuko dira Goteon gaur, irailaren 29an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoarekin.
Mari Jose Telleria, Kulturako zuzendaria: «krisi garaian, kulturan inbertitzeko molde berriak bilatu behar dira, eta crowdfunding-a oso tresna interesgarria da, jendearen interesekoak diren kultura proiektuak aurrera ateratzeko, haien laguntzarekin».
Seigarrenik urtez jarraian crowdfunding META! Programaren deialdia egin da. Orain arte, inguruan piztu den konfiantza eta interesa dela eta, guztira 78 proiektu finantzatu eta 739.000€. € banatu dira programa horren bidez. META finkatuta dago Gipuzkoan kultura eragileen eskura dagoen tresna gisa, tokiko sarea aberastu eta indartzen duten ekimenak finantzatzeko.
Kultura Departamentuak euro bat ordainduko du hautatutako proiektuek gaur hasten den crowdfunding kanpainaren bidez jasotzen duten euro bakoitzeko. Kultura Sailak 4.700 euro emanen ditu gehienez proiektu bakoitzeko.
Edizio honetan 28 proiektu jaso dira, eta proiektu horiek guztiak inplikatuta daude kultura kritikoagoan, inklusiboagoan, proaktiboagoan eta jasangarriagoan, batez ere bizi dugun krisi soziosanitarioari erantzuna emateko. Kulturarako sarbidea ezinbestekoa da osasun propio eta kolektiborako, eta, beraz, oso pozik gaude egoera zail honetan hainbeste proiektu aurkezteko egindako ahaleginarekin. Hautaketa egiteko, hainbat alderdi baloratu dira, eta guztizko puntuaziorik altuenak lortu dituzten ekimenak hautatu dira.
Laster hasiko da crowndfunding-aren laguntza espezifikoa, aholkularitzen bidez, eta bertan lagunduko diete kanpainak hobeto zehazten, indarguneei balioa ematen, hedapen ekintzak planifikatzen eta, azken batean, Goteo-tik igaro diren proiektu arrakastatsuen bidez bildu diren jardunbide egoki guztiak partekatzen.
Kanpainaren epea irailaren 29tik azaroaren 7ra izango da lehen txanda eta azaroaren 8tik 2021eko azaroaren 27ra, bigarren txanda. Beraz, 40 eguneko finantzazio-erronda bat dago, eta 20 eguneko bigarren txanda, proiektuaren gutxieneko aurrekontuari eta aurrekontu optimoari lotuta.
Hauek dira aurten hautatutako 15 proiektuak:
ELKANO: modako kapsula bilduma bat da, duela 500 urte lurra inguratu zuten euskal marineletan inspiratua. Elkarlaneko bilduma bat da, eta piezak Gipuzkoan eta Espainiako beste leku batzuetan diseinatu eta egingo dira. Partaidetza bidezko bilduma bat ere izango da, kanpainan parte hartzen duten babesleek hautatuko baitituzte jantziak.
NEGU HURBILAK: Iheslari baten istorioa kontatzen duen film laburra. Arrazoi politikoengatik errepresalien beldurragatik beren lurraldetik ihes egin behar izan duten pertsona horien esperientzia esploratuz, ikusleak protagonistaren ariman eta larruan egon daitezen eta gatazkaren beste zati hori zuzenean bizi dezaten.
Frontoi Antzoki birtuala: kultura berrikuntzako proiektua. Etxetik eta zuzenean dantza eta antzerki emanaldiez gozatzeko plataforma. Esperientzia murgiltzailea da, antzerkiaren magia ingurune birtual batera eramaten duena. Gainera, babesleak taldeko partaide bihurtuko dira, plataforma probatzeko eta hobetzeko aukera izango baitute.
Donostiako txiki mapa: Donostiako hiriaren paperezko mapa bat eta horren online gida txikia da, bereziki haurrek hiria, haren txokoak, haren historia eta abar modu dibertigarrian ezagutu ditzaten. Gainera, proiektua babestuz, etxeko txikienek mapa editatzen edo audioak grabatzen lagundu ahal izango dute.
Harresitik abesten. Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertua: Proiektu honen helburua da saharar herriaren berri ematea, 45 urte okupatuta baitarama. Horretarako musika ona erabili nahi da, batez ere lehen mailako artista anglofonoena. 3 CDko kutxa batean bilduta dago musika hori eta guztira 44 abesti dira.
KZ50: Kresala zineklubari buruzko dokumentala, haren 50. urteurrenari omenaldia egiteko. Zinemaren eta zinemarekiko zaletasunaren lekuko gogoangarria. 50 urte horietan zineklubean ikusgai egon diren film zatiak erabili dira horretarako, eta dokumentalean zineklubaren historiari lotutako kideek, ikusleek eta laguntzaileek parte hartu dute
Panpina, Zauria eta Kali: 3 bideoklip sortzea eta album txiki bat argitaratzea – Panpin hautsien dantza II –, feminitatearen kargari buruz hitz egiteko beharra azpimarratzeko; baita emakumearen objektualizazioa, pentsamenduen desbalorizazioa eta gorputzaren boterea aztertzeko ere, emakume artistaren ikuspegitik, horren bidez, feminitatearen esanahiari forma berri bat emateko.
Asko Falta Da?: film laburra, genero biolentzia salatzen duena, esperientzia pertsonal batetik abiatuta, eta gertatu diren eta, zoritxarrez, oraindik ere gertatzen diren eraso horien guztien izenean egin dena, edozein izan baitaiteke protagonista. Premia kolektibo batetik sortutako ideia izanik, modu kolektiboan ulertu eta gauzatu behar da
Juliette. Neska ausarta/Viva la diferencia, Juliette!: ipuin ilustratua, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioarekin, 5-9 urte bitarteko ikasleei zuzendua. Helburu nagusia da haurtzaroari dibertsitatearen garrantzia transmititzea (dibertsitatea, genero dibertsitatea, dibertsitate funtzionala...), eguneroko egoeren bidez, betiere desberdina denak gizartean balio gisa duen garrantzia nabarmenduz.
Hauts: Amiantoaren atzean ezkutatzen diren istorio izugarriei buruzko dokumentala, urtean batez beste 88.000 heriotza sortzen dituena Europar Batasunean. Bizipen izugarri horietako bat Celestino Tolosarena izan zen, dokumentalaren protagonista eta amiantoaren biktima dena. Bere alaba Otsanda Tolosak familiak bizi izan zuen prozesu mingarriaren lekukotza ere ematen du.
Dolu: Album kontzeptual bat, pandemiaren aurreko bizitza musikala galtzeak eragindako doluan sakontzeko. Abestiek doluaren fase desberdinak islatzen dituzte underground kulturaren galeraren ikuspegitik. Iturri horretatik elikatu dira esparru desberdinetako artista asko.
TopoTron: bereizmen txikiko hiru dimentsioko display bat da, efektu bisualak, topografikoak eta bestelako asko ikusteko balio duena. Gailu berritzailea da, eta erabilera asko izan ditzake, besteak beste artearen esparruan zein hezkuntzan. Proiektuaren garapena, bere software guztiarekin, eskuragarri geldituko da CC-BY-SA lizentziapean.
Ur Lantokia: diseinuari, joskintzari, musikari eta dantzari buruzko tailerren, masterclass-en eta diziplina anitzeko esperientzien programa Artisten, artisauen eta sortzaileen komunitate integratzaile batek bultzatuta, beren ezagutzak eta lanbideak partekatzeko gogoz.
Konekta zaitez dantzara: Dantza garaikideko online kapsulak, dantza modu erabat berritzailean praktikatu ahal izateko. Ikus-entzunezko tresna bat, erabiltzaileek tresna horrekin gozatu eta beren erritmora ikas dezaten.
Gehiago jakin nahi duzu? Informazio askoz ere gehiago aurkituko duzu bai #PiztuMeta2021 traolaren bidez, bai Goteo Fundazioaren webgunean: http://meta.goteo.org/


