Bilboko Udalak "Bilboko Zirkuitua" programarekin antzerkia hiriko auzoetara eramango du urrian eta azaroan

  • Bilboko Udalak
bilbao.eus

  • DataIrailak 23
  • Gaia Arte eszenikoak

Programa urriaren 1ean, ostirala, hasiko da Errekaldeko Udaltegian Skené Antzerki Taldearen “El salto de Léucade” obrarekin, eta azaroaren 26an amaituko da Begoñako Udaltegian Alex Quiroga Do Carmoren “El actor” antzezlanarekin.

BILBOKO ZIRKUITUAren edizio berri honek hiriko 10 konpainiaren 16 emanaldi hurbilduko ditu auzoetara, bere antzezlanak Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegietan aurkezteko.

Urriko eta azaroko ostegun eta ostiraletan, 19:00etan, egingo diren ekitaldien sarrera doakoa da, baina aldez aurretik, 48 ordu lehenago erreserbatuko dira sarrerak www.bilbaokultura.eus helbidean.

BILBOKO ZIRKUITUA ekimen aitzindari eta bakarra da bere arloan Euskadin, eta aukera ona da sortzaile berriek eta antzerki-taldeek beren lanak taularatu eta jendaurrean antzezteko.

Bilboko Udalaren ekimena den BILBOKO ZIRKUITUAren XXI. denboraldia berriz ere udaltegietara itzuliko da udazken honetan, tokiko antzerki taldeen jarduera sustatzeko, batez ere amateurrak edo semiprofesionalak.

Programazioa datorren ostiralean, urriaren 1ean, hasiko da, eta azaroaren 26ra arte iraungo du. Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza auzoetatik pasatuko da, hiriko 10 konpainiaren 16 antzezlanaren eskutik.

Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira.

BILBOKO ZIRKUITUAren inaugurazioa Skené Antzerki Taldearen eskutik iritsiko da, “El salto de Léucade” lanarekin. Agiaren istorioa kontatzen du antzezlan honek. Spyros gobernadorearen alaba dena poesía ikasten amaitu ondoren bere uharte maitera itzuliko da. Bertan, Eirene ezagutuko du, bere aitaren emazte berria. Azaroaren 18an izango da ikusgai, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegian.

BILBOKO ZIRKUITUAren edizio berria osatzen duten gainerako proposamenen artean, azaroaren 26an Begoñako Udaltegian programa itxiko duen antzezlana nabarmendu behar da. Alex Quiroga do Carmoren eskutik datorren “El actor” ikuskizunean, aktoreak oztopo asko izan arren nola lortu zuen obra honen estreinaldira iristea kontatzen du. Bertaratzen direnek zinema, dantza eta musikaren bidez ezagutuko dute protagonistaren bizitza hunkigarria, eta “La vida es bella” edo “Forrest Gump” filmetako eszenek bizitza eta zentzua hartuko dute eszenatokian. Urriaren 21ean ere ikusgai izango da Basurtuko Udaltegian.

Gainera, beste bi proposamen nabarmendu behar dira: alde batetik “Miss Spein”, Las Paralelas konpainiarena. Hau da BILBOKO ZIRKUITUAren apusturik dibertigarriena, eta urriaren 22an eta azaroaren 5ean aurkeztuko dure Zorrotzan eta Begoñan, hurrenez hurren. “Miss Spein” bakarrizketa honetan, Miren Argik Miss World galarako prestatuta dagoela erakusten du. Berak bere talentu guztien parteide editen du publikoa, koreografien, emanaldie, solilokio dramatikoen edo pasadizo perstonalen bidez. Bere burua feministatzar duen arren, bere bizitza osoan zehar defendatu ditu lehiaketa hauek.

Bestalde, BILBOKO ZIRKUITUAren eskutik dator Bilbora Mama Crearen “Cosas insignificantes por las que seguir viviendo”. Duncan Macmillanen “Every Brilliant Thing” liburuan oinarrituta, bere amaren depresioa oso gertutik bizi duen persona baten istorioa kontatzen du konpainiak, eta laguntza emateko, bizitzak merezi duen gauzen zerrenda luzea idazten dio. Zerrenda honek bere bizitzan zehar lagunduko dio, eta maitasunaren aurkikuntza edo senide baten heriotza bezalako une garrantzitsuetan egongo da. Zerrendak 1.000.000 gauza liluragarri ere bilduko ditu azkenean. Proposamen hau urriaren 28an Otxarkoagan eta azaroaren 19ana Errekalden gozatu ahal izango da.

Ekitaldi hauetarako sarrera doakoa da. Sarrerak bilbaokultura.eus webgunean erreserba daitezke, emanaldi bakoitza baino 48 ordu lehenagotik.

BABESA SORMENARI

BILBOKO ZIRKUITUAk helburu bi ditu: bertoko eszena bultzatzea eta antzerkia uriko auzoetara hurbiltzea. Programa honen bidez, antzerki eta dantza taldeei aukera ematen zaie euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko. Gainera, udal programa honek aukera paregabea ematen die herritarrei hiriko proposamen artistiko berri eta freskoenak gozatzeko

Udal programa honek, gainera, hiriko kultur eskaintzaren deszentralizazioa azpimarratzen du eta, denborarekin, ia auzo guztietara zabaldu da. Duela hamarkada bat baino gehiago abian jarri zenetik, eskaintza handituz joan da, emanaldi gehiago eskainiz eta agertoki gehiagotara iritsiz.

BILBOKO ZIRKUITUA ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadin, bere arloan. Gainera, asko dira urte horietan guztietan eremu profesionalera salto egin duten konpainiak.

BILBOKO ZIRKUITUA 2021EKO URRIA–AZAROA

SKENE TEATRO, “EL SALTO DE LÉUCADE”

  • Urriak 1, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia.
  • Azaroak 18, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

PROSCENIUM ARTES DE LA ESCENA, “PEDRO Y EL CAPITÁN”

  • Urriak 7, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.
  • Azaroak 4, 19:00etan San Frantziskoko Udaltegia.

ARIMAKTORE, “LA SUFNORMALIDAD DEFINITIVA”

  • Urriak 8, 19:00etan. Altamirako Udaltegia.
  • Azaroak 25, 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegia.

LIBELULA TEATRO, “LA MADRE PASOTA LA MUJER SOLA”

  • Urriak 14, 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegia.
  • Azaroak 11, 19:00etan. Basurtuko Udaltegia.

ASUNTOS PROPIOS, “PISCOLABIS”

  • Urriak 15, 19:00etan. Begoñako Udaltegia.

ÁLEX QUIROGA DO CARMO, “EL ACTOR”

  • Urriak 21, 19:00etan. Basurtuko Udaltegia.
  • Azaroak 26, 19:00etan. Begoñako Udaltegia.

LAS PARALELAS, “MISS SPEIN”

  • Urriak 22, 19:00etan. Zorrotzako Udaltegia.
  • Azaroak 5, 19:00etan. Begoñako Udaltegia.

MAMA CREA, “COSAS INSIGNIFICANTES POR LAS QUE SEGUIR VIVIENDO”

  • Urriak 28, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.
  • Azaroak 19, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia.

ALOPARGO TEATRO, “REBELIÓN EN LA GRANJA”

  • Urriak 29, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia.

LUNA LLENA, “TUPPER XXX”

  • Azaroak 12, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.NTRO

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus
#BILBAOUDAZKENA

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri