Alfonso Sastre antzerkigile eta idazlea hil da, 95 urte zituela
- DataIrailak 17
- Gaia Arte eszenikoak, Literatura
Hondarribian hil da antzerkigile, saiakeragile eta poeta, 95 urte zituela. Konpromiso politiko eta sozialak eta erregimen frankistaren aurkako borrokak markatu dute bere ibilbide pertsonala.
Alfonso Sastre idazle, antzerkigile, saiakeragile, gidoilari eta poeta Hondarribian hil da gaur, 95 urte zituela.
Madrilen jaio zen Sastre, 1926an, baina Hondarribian bizi zen duela urte askotatik.
Bere heriotzean antzerki, saiaketa eta poesia lan ugariko ondarea utzi du. Bere ibilbide pertsonalean konpromiso politiko eta soziala izan dira ardatz, baita erregimen frankistaren aurkako salaketa ere.


