MIA txostena 2021 / Emakumeak animazioaren industrian
- DataIrailak 15
- Gaia Ikus-entzunezkoa
MIA 2021 txostenaren arabera, animaziozko film luzeak egiten dituzten lantaldeetako kideen % 26,56 baino ez dira emakumeak eta ez dago emakumezko zuzendaririk. Mujeres en la Industria de la Animación elkarteak egin duen bigarren txostena da. Azterlana Donostiako Zinemaldian aurkeztuko da datorren irailaren 18an, eguerdian, Kursaalen.
MIA 2021 TXOSTENAK berritasun batzuk ditu 2020ko txostenaren aldean (horixe izan zen, hain zuzen, emakumeek animazioaren sektorean duten rolari eta ordezkaritzari buruz gure herrialdean egin zen lehen azterlana). Analisi-eremua telesail, film labur eta film luzeetara zabaldu da eta, horrez gain, animazioaren munduko 5 emakumezko ikertzaile adituk hartu dute parte: Sara Álvarez, Begoña Vicario, Nerea Cuenca, Maite Juguitu eta Susana García aurreko txostenaren egile Sara Cuencarekin aritu dira elkarlanean. Azterlanak Universidad Europearen eta Trendi Pic Studioren babesa du.
Lanaren helburu nagusia da sektorean dauden genero-desberdinkeriak salatzea; izan ere, oso agerikoak dira, besteak beste, lidergo-postuetan dauden emakumeen ordezkaritza-ehunekoari eta Espainiako animazio-produkzioetako edukietan dauden rol estereotipatuen planteamenduari erreparatuta.


