Kimuak «GenEroa» taularatuko du Hernanin, genero-ikuspegia eta askatasuna gogoetagai dituen obra

  • Kimuak «GenEroa» taularatuko du Hernanin, genero-ikuspegia eta askatasuna gogoetagai dituen obra
  • Kimuak «GenEroa» taularatuko du Hernanin, genero-ikuspegia eta askatasuna gogoetagai dituen obra
euskadi.eus

  • DataIrailak 14
  • Gaia Arte eszenikoak

Dantzaren XVII. Zirkuitua Eibarren ere izango da, Dantzaz Konpainiaren Basoa koreografiarekin

2021eko irailaren 14a. Dantzaren XVII. Zirkuituak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatutako ekimenak, hitzordu bikoitza du datorren asteburuan, Gipuzkoako antzoki-sarean.

Irailaren 18an, larunbatez, Dantzaz Konpainiak Basoa koreografia aurkeztuko du Eibarko Errebal plazan. Hurrengo egunean, hilak 19, Kimua Dantzaren txanda izango da Hernanin, eta GenEroa ikuskizuna eskainiko du.

“BASOA”

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua... Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

DANTZAZ KONPAINIA

Adriana Pous-en zuzendaritzapean, Dantzaz sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak gonbidatuz (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) eta haiekin antzokietarako ekoipenak egiten ditu, eta baita beste espazioetarakoak ere.

NON: Errebal Plaza (Eibar)

NOIZ: Irailak 18, larunbata

ORDUA: 20:00

KOREOGRAFOA: Josu Mujika

ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous

EKOIZPENA: Dantzaz Konpainia

MUSIKA: Iñaki Salvador

ANTZEZLEAK: Dantzaz Konpainia

ZUZENDARI OROKORRA: Fernando Sáenz de Ugarte

“GENEROA”

Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

KIMUA

Kimua DK osatzen duten dantzariek, dantza eta dantzatzea gustoko duten dantzari lagun talde gisa definituko lukete beren burua. Bakoitzak izandako ibilbide eta dantza garapena, dantza egiteko motibazioa zein ilusioa batuta, modu autogestionatuan kudeatzen dute kolektiboa.

NON: Atsegindegi Plaza (Hernani)

NOIZ: Irailak 19, igandea

ORDUA: 19:00

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri