AECCren 50. urteurreneko kontzertua Euskaldunan larunbatean, Euskadiko Oskestraren eta Donostiako Orfeoiaren eskutik

  • AECCren 50. urteurreneko kontzertua Euskaldunan larunbatean, Euskadiko Oskestraren eta Donostiako Orfeoiaren eskutik

  • DataIrailak 8
  • Gaia Musika

Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak Beethovenen bederatzigarren sinfonia interpretatuko dute Carmen Solis sopranoarekin, Ana Ibarra mezzosopranoarekin, Airam Hernandez tenorearekin eta David Menendez baritonoarekin batera

Irailaren 11n, 19:30ean, Auditoriumean

Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia enblematiko, garrantzitsu eta herrikoia izan da elkartearen 50 urte garrantzitsu hauek ospatzeko aukeratutako lana. Euskadiko Orkestra eta Donostiako Orfeoia izango dira aurkezpenaren protagonistak. Carmen Solis sopranoa, Ana Ibarra mezzosopranoa, Airam Hernandez tenorea eta David Menendez baritonoa izango dira bertan, alaitasunaren eta askatasunaren aldeko kantu bihurtutako azken mugimendu koralean. Gaur egun Europako ereserkia bihurtu da. Nazioartean ezaguna den Juanjo Mena zuzendari euskalduna arduratuko da beti erakargarria den partitura honi aurre egiteaz. Hitzordua larunbat honetan izango da, irailaren 11n, 19:30ean, Euskaldunako Auditoriumean.

Ekitaldi honen bitartez, ikerketaren mende erdia ospatzeaz gain, minbiziaren biziraupena hobetzeko ikertzen jarraitu behar dela gogorarazi gura da. Euskaldunako kontzertua datozen 12 hilabeteetan probintzia ezberdinetan egingo diren kontzertu ziklo baten lehena izango da. Errezitaldian, erakundeko autonomia eta toki mailako agintariak egongo dira, hala nola, Ramon Reyes AECCko presidentea, Patxi Ormazabal AECCko ordezkari autonomikoa eta Arabako presidentea, Mila Gullon AECCko Bizkaiko presidentea eta Juan Manuel Ormazabal AECCko Gipuzkoako presidentea.

Sarrerak www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan eros daitezke. 0 ilara ere badago, bertaratu ezin duten eta lagundu gura duten guztientzat.

Irailaren 24a, Minbiziaren Ikerketaren Munduko Eguna

AECCk minbiziaren erronka handiei erantzuten jarraitu gura du, talentu ikertzailea sustatuz eta gaixotasuna ikertzeko funtsak bideratuz. Elkarteak pertsona guztiek ikerketa-emaitzak berdin eskura ditzatela, eta paziente guztiek euren minbizi mota ikertzeko eskubidea izan dezatela defendatzen du, eta, gizonen* biziraupen-tasatik (% 55,3) eta emakumeenetik* (% 61,7) abiatuta, 2030ean % 70eko biziraupena lortzea da helburua.

Irailaren 22an eta 24an hainbat ekitaldi egingo dira, minbizia duten pertsonen artean ekitate eza dagoela agerian uzteko. Informazio gehiago www.aecc.es helbidean

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri