Zinemarekin lotutato pertsona ospetsu ugari berretsi dute Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan izango direla

  • Zinemarekin lotutato pertsona ospetsu ugari berretsi dute Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan izango direla

  • DataIrailak 6
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Besteak beste, Sean Baker, Laurent Cantet, Julia Ducournau, Xavier Giannoli, Lucile Hadzihalilovic, Ryusuke Hamaguchi, Radu Jude, Kira Kovalenko, Joachim Lafosse, Gaspar Noé, Todd Haynes, Carlos Saura, Céline Sciamma eta Claire Simon zinemagileek Donostia bisitatuko dute beren filmak aurkezteko

Antzezle, zinemagile, ekoizle eta gidoilarien zerrenda luze batek baieztatu du Donostian izango direla Zinemaldiaren 69. edizioan euren filmak aurkezteko. Marion Cotillard eta Johnny Depp Donostia Sariez gain, aktore ugari ere bertaratuko dira Zinemaldira, hala nola hauek: Javier Bardem (El buen patrón, Sail Ofiziala), Jessica Chastain (The Eyes of Tammy Faye, Sail Ofiziala), Penélope Cruz (Competencia Oficial, Perlak), Emmanuelle Devos (Vous ne désirez que moi, Sail Ofiziala), Dolores Fonzi eta María Valverde (Distancia de rescate, Sail Ofiziala), Charlotte Gainsbourg (Jane by Charlotte, Perlak), Louis Garrel (La Croisade, Perlak), Vincent Lindon (Undercover –Sail Ofiziala– eta Titane –Perlak–), Noémie Merlant (Mi iubita, mon amour, Zabaltegi-Tabakalera), Clarke Peters eta Stanley Tucci (La Fortuna, Sail Ofiziala).

Halaber, zinemagintza garaikideko zuzendari garrantzitsuenetako batzuk Donostiara etorriko dira euren filmak aurkeztera, hala nola Laurent Cantet (Arthur Rambo), Lucile Hadzihalilovic (Earwig) eta Claire Simon (Vous ne désirez que moi) Sail Ofizialeko zinemagileak. Perlak sailean hautatutako filmei dagokienez, pertsona hauek izango ditugu Donostian: Julia Ducournau (Titane) Urrezko Palmorriaren irabazlea, eta Vincent Lindonez gain, Agathe Rousselle filmeko aktore protagonistak ere lagun egingo dio zuzendariari; Todd Haynes, Carol filmaren zuzendaria, zeinak The Velvet Underground aurkeztuko baitigu, Sean Baker, The Florida Project lanaren zuzendaria, zeina Simon Rex aktorearekin izango baita; Charlotte Gainsbourgek bere amari (Jane par Charlotte / Jane by Charlotte) egindako omenaldi zinematografikoa aurkeztuko digu; Virginie Efira aktorea Benedetta filmaren ordezkari gisa etorriko da; Louis Garrel eta Joseph Engel La Croisade / The Crusade filmagatik; Xavier Giannoli zuzendaria eta Benjamin Voisin aktorea Les illusions perdues / Lost Illusions filmari laguntzeko; Les Intranquilles / The Restless filmeko errealizadorea, Joachim Lafosse (Zilarrezko Maskorra 2015ean), Damien Bonnard eta Leïla Bekhti bikote protagonistarekin etorriko da, eta, azkenik, Céline Sciammak, Petite Maman aurkezteaz gain, master class bat eskainiko digu Nesten. Pandemiak eragindako mugikortasun-arazoak gorabehera, Asiako ordezkaritza garrantzitsua egongo da, Ryusuke Hamaguchi zuzendari japoniarrak (Guzen to Sozo / Wheel of Fortune and Fantasy eta Drive My Car) ere bidaiatuko baitu Donostiara.

Donostia Zinemaldiak Zabaltegi-Tabakalera sailean hautatutako zinemagile ezagunen bisita jasoko du, hala nola, Gaspar Noé (Vortex), Françoise Lebrun aktorearekin batera; Radu Jude (Babardeal? cu bucluc sau porno balamuc / Bad Luck Banging or Loony Porn); Jean-Gabriel Périot (Retour à Reims [Fragments] / Returning to Reims [Fragments]), eta Peter Kerekes (Cenzorka / 107 mothers). Halaber, lehen edo bigarren filmarekin nabarmendu egingo diren emakumezko zuzendari gazteak ere izango dira Donostian: Tea Lindeburg (Du som er i himlen / As in Heaven, Sail Ofiziala); Alina Grigore (Crai nou / Blue Moon, Sail Ofiziala); Laura Wandel (Un Monde / Playground, Zabaltegi-Tabakalera), Cannesko Un Certain Regards sailean FIPRESCI saria jaso zuena eta Nesten master class bat emango duena; Florence Miailhe (La Traversée / The Crossing, Zabaltegi-Tabakalera); eta Kira Kovalenko (Razzhimaya kulaki / Unclenching the Fists, Zabaltegi-Tabakalera).

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri