Cielo rasO konpainiak "Hamaika" lana estreinatuko du Gazteszenan; ikusmenik ezaren egintza gauzatzen du lan horretan

  • Cielo rasO konpainiak
  • Cielo rasO konpainiak
euskadi.eus

  • DataIrailak 6
  • Gaia Arte eszenikoak

Dantzaren XVII. Zirkuitua Zarautzen ere izango da, Larrua proiektuaren Ojo de buey koreografiarekin

2021eko irailaren 6a. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bitartez antolatutako Dantzaren XVII. Zirkuituak programazio bikoitza du datorren astebururako.

Gazteszena espazioak Hamaika Cielo rasO konpainiaren azken lanaren estreinaldia hartuko du irailaren 11n, larunbatean. Egun bat lehenago, irailaren 10ean, ostiralean, Larrua proiektuak Ojo de buey koreografia estreinatuko du Zarauzko Modelo aretoan.

“OJO DE BUEY”

Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian. Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz.

CURRICULUMA

Larrua Proiektua dantza garaikideko konpainia bat da, Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendua. Koreografiaren eta dramaturgiaren aldetik, konpainiak ikuspegi pertsonala du fisikotasuna eta emozioa bateratzeko eta eszenaratzeko moduari buruz. Izan ere, ikuslearen imajinario komuneko elementuak erabili eta garaikide bihurtzen ditu. Larruak ez du koreografikoki soilik funtzionatu nahi, eta prestakuntzari eta beste arlo batzuei ere heldu nahi die.

Horren ondorioz sortu dira LarruaLab programa, Gasteizko dantza garaikideko mintegia eta Virtual-Lab, konfinamenduan sortutako magazina. Bitartekaritza da konpainiak egiten duen beste apustu garrantzitsu bat. Horregatik, ikusleak erakartzeko eta haiei dantza hurbiltzeko programa bat du konpainiak, eta eskuz esku lantzen du antzokiekin.

NON: Modelo Aretoa (Zarautz)

NOIZ: Irailak 10, ostirala

ORDUA: 20:00

KOREOGRAFIA: Jordi Vilaseca

DANTZARIAK: Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca eta Aritz López

JANTZIAK: Proyecto Larrua

ARGAZKI DISEINUA: David Alcorta

JATORRIZKO MUSIKA: Bach

SOINU ESPAZIOA: Aritz López

ARGAZKIAK: Maider Jiménez, Estudio Linonda

“HAMAIKA”

“Hamaika, infinitua zer den, mila aldiz zer gertatzen den definitzeko erabiltzen da”.

Lau dantzarirentzat proposatzen du bere burua Hamaikak, begiak itxita dituzten lau dantzarirentzat. Nondik doazen ikusi ezinik, gidari batzuk baino ezin dira lagundu, soka estu tenteak, paisaia definitzen dutenak, espazioa diseinatzen dutenak, baso moduko bat bezala, espazioaren muturretik muturrera, eta bazter guztiak bakarrik gurutzatzen dituztenak dantzariei eusteko, hauek igotzen eta jaisten diren ibilbideak marraztuz doazelarik. Gorputza lotuta duen lekuan, soka batetik bestera errei edo gidari bat elkartrukatzeko eta segurtatzeko balio duen mosketoi txiki batez lotuta. Kontzertu fisikoa itsu-itsuan egiten du Hamaikak.

CURRICULUMA

Cielo rasO Euskal Herrian egoitza duen dantza konpainia da, bere adierazpen kultural eta artistikoan nortasun propio sendoa duen lurraldea, nortasun hau eta garaikidetasuneranzko eraldaketa, Konpainiaren lanaren oinarria da. Tradizioa, gorputzaren indarra, erresistentzia, borroka primitiboa, sinbologia eta poetika erabiltzen ditu.

NON: Gazteszena

NOIZ: Irailak 11, larunbata

ORDUA: 19:00

KOREOGRAFIA / ZUZENDARITZA / EKOIZPENA: Igor Calonge

ANTZEZLEAK: Ainhoa Usandizaga, Emma Riba, Víctor Fernández eta Marti Güell

ZUZENDARITZA-LAGUNTZAILEA: Gabriel F.

ARGIZTAPEN DISEINUA: Sergio García

JANTZIAK: Amalia Elorza

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri