Asier Altuna, Icíar Bollaín, Iñaki Alforja, Iban Toledo, Javier Corcuera, Iker Elorrieta, Xabier Erkizia, Maider Oleaga, Maru Solores eta Hernán Zin lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarian

  • Asier Altuna, Icíar Bollaín, Iñaki Alforja, Iban Toledo, Javier Corcuera, Iker Elorrieta, Xabier Erkizia, Maider Oleaga, Maru Solores eta Hernán Zin lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarian

  • DataAbuztuak 26
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Hamazazpi euskal ekoizpen izango dira 69. edizioko programazioaren parte.

Kimuak programaren ibilbidea Zinemira sariarekin aitortuko da.

Hamazazpi lanek –hamahiru film luzek, film labur batek, telesail batek, ekoizpen-fasean dagoen film batek eta proiektu batek– osatuko dute Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko euskal partaidetza, eta Sail Ofizialean, Zabaltegi-Tabakaleran, Zinemiran, Euskal Zinemaren eta EiTBren galetan, WIP Europan eta Ikusmira Berriak sailean banatuta egongo dira.

Zinemira, euskal zinemari berariaz eskainitako saila, Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen dute, Irizar eta EiTBren babesarekin eta Euskadiko Filmategiaren, EPE/APV eta IBAIA ekoizleen elkarteen eta Zineuskadiren laguntzarekin. Aurtengo edizioan, Zinemirak fikziozko eta ez-fikziozko hamaika lan izango ditu. Horietako zazpi Zinemaldian mundu-estreinaldiak izango dira eta, horregatik, Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko aukera izango dute, Zinemaldiaren beste atal batzuen parte izango diren beste bi lanekin batera. Horrela, bederatzi ekoizpen lehiatuko dira, guztira, 20.000 euroko saria eskuratzeko filmaren ekoiztetxerako edo ekoiztetxeetarako.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri