Bilboko Arte Ederren Museoak Ibarrolaren "Guernica" horma-irudia ikusgai jarriko du, urriaren 18tik aurrera
- DataAbuztuak 24
- Gaia Ikusizko arteak
Pintura-lana Pablo Picassoren "Guernica"-ren omenez sortu zen 1997an, eta artistaren beste bi margolanekin eta zenbait dokumentuekin batera ikusteko aukera eskainiko du museoak.
Bilboko Arte Ederren Museoak Agustin Ibarrolaren "Guernica" horma-irudia bereganatu eta urriaren 18tik aurrera ikusgai jarriko du. Pintura-lana Pablo Picassoren "Guernica" lanaren (1937) omenez eta garai hartan koadroa Gernikara ekartzea eskatzen zuen erreklamazioaren simbolo gisa sortu zen 1977an.
Era berean, artistak berak egindako beste bi margolanekin eta zenbait dokumentuekin batera ikusteko aukera eskainiko du museoak.


