Bilboko Udalak Zabalara eramango ditu railean "Bilbao Izan" proiektuaren bisita gidatuak
- DataAbuztuak 23
- Gaia Ondarea, Bestelakoak
- “Bilbao Izan”, hiriaren ondarea zabaltzeko udal-proiektua, Bilboko auzo enblematiko horren sekretuak erakutsiko ditu “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu familian” programen bidez.
- Izena emateko epea abuztuaren 25etik aurrera hasiko da, bilbokultura.eus webgunearen bidez.
- Gainera, irailean zehar, Udalaren sare sozialetako profilek video laburrak partekatuko dituzte Trenbideetako Langileen auzo honekin eta historia protagonistekin.
Bilboko Udalak “Bilbao Izan” proiektuko bisita gidatuen programak eramango ditu Zabala auzora. Ondarea zabaltzeko proiektu honek Bilboko auzoak modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko aukera ematen du, “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu familian” programen bidez.


