Zhang Yimouk inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko lehiaketa
- DataAbuztuak 20
- Gaia Ikus-entzunezkoa
‘The Eyes of Tammy Faye’ eta ‘Enquête sur un scandale d'Etat / Undercover’ filmek osatuko dute Sail Ofizialeko lehiaketan bildutako filmen zerrenda.
Donostia Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko diren azken hiru filmak baieztatu ditu: Europako ekoizpen bat, Asiako beste bat eta AEBetako beste bat.
Zhang Yimouren Yi miao zhong / One Second filmak lehian inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 69. edizioa. Yimou, azken hamarkadotako zuzendari txinatar ospetsuenetako bat, estreinakoz lehiatuko da Sail Ofizialean. Zinemari egiten dion omenaldi berezia da bere film berria, eta Iraultza Kulturalaren erdian lan-esparru batetik ihes egin eta hainbat urtean ikusi gabeko alabaren irudi batzuen bila abiatuko den gizon bat du protagonista. Wei Fan eta Yi Zhang antzezleek egin dituzte filmeko pertsonaia nagusien rolak.

