Chloé Zhaoren "Nomadland" filmak, 2021eko Film Onenaren FIPRESCI Sari Nagusia jasoko du
- DataAbuztuak 18
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Chloé Zhaok zuzendutako Nomadland filmak, 2021eko FIPRESCI Sari Nagusia lortu du, FIPRESCI Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko kideek 2021ko film onena dela erabaki ostean.
Bozketan mundu osoko 633 kritikarik hartu dute parte, eta azkenik, ekoizpen estatubatuarra hautatu dute 2020ko uztailaren 1etik aurrera estreinatutako film guztien artetik.
Beste lau finalistak hauek izan dira: lehenik, Thomas Vinterbergen Druk / Another Round, sari ugari irabazi zituena, besteak beste, Europako film onenaren saria eta Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra lau protagonistentzat Donostian, eta Nazioarteko Film Onenaren Oscar saria; bigarrenik, Jasmila Zbanicen Quo Vadis, Aida?, Veneziako zinema-jaialdiaren aurreko edizioan parte hartu eta Oscarrerako izendatu zena; hirugarrenik, Alexandre Koberidzeren Ras vkhedavt rodesac cas vukurebt? / What Do We See When We Look at the Sky?, aurreko Berlinalean lehiatu eta FIPRESCI Saria eskuratu zuena; eta laugarrenik, Radu Juderen Babardeal? cu bucluc sau porno balamuc / Bad Luck Banging or Loony Porn, Urrezko Hartza Berlingo 2021eko zinema-jaialdian.


