#udakalean programak euskal pop rocka aldarrikatuko du Bilborock aretoan egingo diren 8 kontzerturekin

  • #udakalean programak euskal pop rocka aldarrikatuko du Bilborock aretoan egingo diren 8 kontzerturekin
bilbao.eus

  • DataAbuztuak 13
  • Gaia Musika

Abuztuaren 16tik 22ra, Hiribilduak kartel bikaina izango du genero hau maite dutenentzat, 4 kontzertu-egunekin, eta bere jarraitzaile leialenak gozaraziko dituen Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoarekin.

Kirolak lekua izango du datorren asteko programazioan: aizkora eta harri-jasotze erakustaldiak egingo dira Abandoibarran, eta baita Bilboko itsasadarrari bizitza emango dioten bi estropada ere.

#UDAKALEANek jardueraz betetako astea proposatzen du. Aste horretan, aisialdiko kultur programazioari jarraipena emateaz gain (lehen mailako musika, antzerkia, bakarrizketak eta umeentzako jarduerak), kirol-jarduerak nabarmentzen dira herri kirolak eta estropadak, hain zuzen ere.

#UDAKALEANek lekua utziko dio pop rock euskaldunari Bilborock areto ezagunean, egunero bi saio eskainiz, 19:00etan eta 21:30ean. Programatutako 8 kontzertuek, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz bi urte zain daramatzaten Metal eta Pop Rock Erakustaldiaren doinuak piztuko dituzte.

Bestalde, Abandoibarrak kontzertuekin eta bakarrizketekin jarraituko du, eta, gainera, herri kirolak eskainiko ditu, 5 aizkolari eta 4 harri-jasotzailerekin. Umeei eta familiei zuzendutako programazioa alde batera utzi barik, Gas Plazak eta Euskal Museoak tailerrak eta kale antzerkia eskainiko dituzte.

Uda azken txanpan dago, baina horregatik kultur jardueraren intentsitatea ez da jaisten. Bilbotarrek kalean eta Itsasadarrean gozatzeko programazioa ziurtatuta dute beste astebetez, eta hilaren 22an estropadak egongo dira.

Kalean egingo diren proposamenetarako, esteka honetako gonbidapenetako bat beharko da. Pertsona bakoitzeko bi toki erreserbatu ahalko dira, gehienez ere, eta hauek ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartu ahalko dira aretora. Antolatzaileek pertsona bakoitza egokituko dute eta haien eserlekua zehaztuko dute.

ABUZTUAREN 16TIK 22RA BITARTEKO KULTUR PROGRAMAZIOA

BILBOROCK

Bilborocken egiten diren jarduera guztietarako, www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu daitekeen gonbidapena behar da.

  • ABUZTUAK 16. 19: 00etan. Punk rock kontzertua, "Shöck"Bilborock aretoak, “Alta traición” bigarren diskoa aurkeztuko duen Bilboko punk rock konbo indartsu honekin hasiko du kontzertu-zikloa.
  • ABUZTUAK 16. 21:30ean. Heavy metal kontzertua "Alma Culter"Heavy metalaren erreferente den talde honek 'Street Metal' proposamen basatia eskainiko du, taldeak bere estiloa izendatzen duen bezala, thrash eta hard rock ukituak dituen zalantza bako heavy metala.
  • ABUZTUAK 17. 19:00etan. Funk rock soul kontzertua, "Mississippi Queen & The wet dogs"Bilborockeko kontzertuen bigarren eguna Ines Eleuteriak eta Aitor Zorriketak 2015ean sortutako Mississippi Queen & The wet dogs taldearekin hasiko da. Ukitu moderno eta oso pertsonala duen sustraietan oinarritzen den musika beltzak musika estiloen nahasketa horren estatu mailako erreferente bihurtu ditu.
  • ABUZTUAK 17. 21:30ean. Funk rock soul kontzertua, "The Cherry Boopers"The Cherry Boopers talde santutxutarrak, Europako jazz, funk eta soul talde garrantzitsuenetako batek, hartuko du astearteko jardunaldiari amaiera emateko lekukoa. Bere soinu distiratsu eta garbiak gai klasikoekin beteko du aretoa.
  • ABUZTUAK 18. 19: 00etan. Heavy metal kontzertua, "Kartzarot"Kartzarot taldea klasiko bat da Bizkaiko euskarazko heavy metalean. 80ko hamarkadaren amaieratik eszenatokien gainean egon dira, eta, jarduerarik gabeko aldi baten ondoren, 2013an itzuli ziren, eta ordutik, oinarri erritmikoak bultzatuta, haien soinuak hard rock eta metal progresibotik ere tira egiten du, betiko estiloari eutsiz.
  • ABUZTUAK 18. 21:30ean. Rock metal kontzertua, "Atila txiguagua beldurgarria"Asteazkenean, euskarak tartea izango du Bilborocken rock metal hirukote honekin. Metal progresibo eta alternatiboan nortasun handiko taldea da, ahots ilun eta urratuen stoner eta groove metaleko ukituekin.
  • ABUZTUAK 19. 19:00etan. Soft rock kontzertua, "Gándara"David Gandara bizkaitarraren proiektu berriarekin hasiko da Bilborockeko azken jardunaldia. AOR eta hard rock melodikoaren kalitatezko proposamena, kantariak oso giro pertsonala sortzea lortzen duen letra landuekin.
  • ABUZTUAK 19. 21:30ean. 70eko hamarkadako hard rock kontzertua, "The renegados"Amaitzeko, 70eko hamarkadako hard rocketik datozen gure eszenako lau musikari ospetsuk elkartu eta musika estilo horri dimentsioa eta distira emateko proiektu honetan bat egin ahal izango dute.

ABANDOIBARRA

Abandoibarran egiten diren jarduera guztietarako, www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu daitekeen gonbidapena behar da.

  • ABUZTUAK 16, 19:00etan. Kontzertua "Mentón de Fogarty"The Beatles, Los Rodríguez, Tequila, etab. luzeko taldeen musikarekiko grinak batu zuen 2007an lehen diskoa argitaratu zuen talde bilbotar hau. Arrakasta horren ondoren, “Venimos Subidos en Norias” diskoa argitaratu dute, kantu sinple eta zuzenez beteriko pop rock diskoa, eta lan horrek jarraipena du “Erraldoiak” diskoan. Disko horrek kolaborazioak ditu musikari ezagunekin eta pop taldeetan ohikoak ez diren musika tresnak ere biltzen ditu, trikitixa, alboka eta txalaparta, besteak beste.
  • ABUZTUAK 18, 19:00etan. Bakarrizketa: Alazne Etxebarria, Justi Larrinaga eta Ibon BelandiaJusti Larrinaga, Ibon Belandia eta bere bakarrizketa euskaraz egingo duen Alazne Etxebarria bakarlari ezagunek asteazken arratsaldea animatuko dute, bertaratuen barre algarak sortuz.
  • ABUZTUAK 19. 12: 00etan. Aizkolariak eta harri-jasotzaileak. Abandoibarran egingo den herri kirol saioan, Julen Larrea, Hodei Ezpeleta, David Naredo, Garazi Arruti eta Uxue Ansorregi aizkolariak eta Urdax Magunazelaia, Inhar Urruzuno, Jon Gisasola “Zelai V” eta Karmele Gisasola “Zelai I” harrijasotzaileak arituko dira.
  • 19:00etan. Jazz kontzertua, "Ados jazz 4tet"Laukote honen ikuskizunak estilo berezia eta inprobisazioa ditu ezaugarri. Ordubetez, ibilbidea egingo du jazzaren eta haren estandarren hainbat generotatik, swing alaietik Brasilgo bossa nova gozora, balada ederrak ahaztu barik. Aukera ezin hobea jazzean hasi edo beste garai bat gogora ekarri gura dutenentzat.

GAS PLAZA

Gizakundearen elizan egiten diren jarduera guztietarako, www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu daitekeen gonbidapena behar da.

  • ABUZTUAK 17. 10:30ean. Zirku tailerra. Umeentzako programazioaren barruan, goizean zehar, zirkuari buruzko tailer bat egingo da, eta parte-hartzaileek euren akrobaziak, malabarrak eta orekak probatuko dituzte.
  •  ABUZTUAK 17. 19:00etan. Kale antzerkia, "Bualá"Kale antzerkiak “Bualá” antzezlanarekin hartuko du protagonismoa. Lau sukaldari ikus-entzuleekin elkarrekintzan arituko dira, mundu guztiak goza dezan pentsatutako musika, antzerkia, jolasak, dantzak eta talde-dinamikak taularatuz.

EUSKAL MUSEOA

Euskal Museoan egiten diren jarduera guztietarako, www.euskalmuseoa.eus webgunean eskuratu daitekeen gonbidapena behar da.

ABUZTUAK 19, 12:00etan. “Egizu zeure Erraldoia” tailerra. Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik, abuztuaren 19an, 12:00etan, “Egizu zure Erraldoia” tailerrarekin hitzordua dute txikienek. Espazio honetan, umeek Erraldoien txotxongilo moduko bat egin ahal izango dute.

ABUZTUAK 20, 11:30ean. “Ondalan” tailerra. Erraldoien Ondalan Konpartsak abuztuaren 20rako proposatutako tailerrean, 11:30ean, umeek eta senideek erraldoiak dantzarazten ikasteko aukera izango dute.

AZKUNA ZENTROA

  • ABUZTUAK 19, 19:00etan. Bilboko akordeoi Orkestra Sinfonikoaren kontzertua. Amaia Loroñoren gidaritzapean, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak proposamen erakargarria egiten du, ikus-entzuleak bere soinu berritzaile, fresko eta paregabearen bidez erakartzeko, aldi berean bere sustraiei, esentziari eta profesionaltasun musikal eta artistikoari eutsiz. Adin guztientzako ikuskizuna da, eta bertaratzen direnek zuzenekoaren magiaz gozatzeko aukera izango dute.

ESTROPADAK

  • ABUZTUAK 22. Bilboko itsasadarrak protagonismoa hartuko du igandean, Udalak Deustuko Arraun Elkartearekin batera antolatutako bi estropadekin. 16:00etan Emakumeen Bilboko VI Ikurriña-Ane Aizpuru Basterretxearen I. memoriala izango da, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Kantabriako 11 traineruk hartuko dute parte. XLIII. Villa de Bilbao Banderaren txanda 16:45ean izango da, eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Kantabriako 13 traineruk parte hartuko dute.

AREATZAKO KIOSKOA

ABUZTUAK 18 eta 20. Abuztuaren 18an, asteazkenean, eta abuztuaren 20an, ostiralean, 19:00etan, Bilboko Udal Banda arituko da, askotariko errepertorio heterogeneoak interpretatuz, eta tarte hori programazioaren ezinbesteko arratsalde musikal bihurtuko da.

UDAL TXISTULARI BANDA

Bilboko Udal Txistulari Bandak “Zertzeladak” izeneko musika, dantza eta ahots ikuskizuna eskainiko du aste honetan.

  • Abuztuak 17, 12:00etan, Ercilla kalean.
  • Abuztuak 18, 18:00etan, Areatzako zabalgunean.
  • Abuztuak 19, 12:00etan, Unamuno plazan.
  • Abuztuak 20, 12:00etan, Plaza Barrian.

Segurtasun-neurriak kontsultatu
Programa

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri