"Bost minutun" antzezlana estreinatuko dute gaur Donostian

eitb.eus

  • DataAbuztuak 12
  • Gaia Arte eszenikoak

Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia dira euskarara ekarritako argentinar antzezlan arrakastatsuaren protagonistak.

Nekane (Itziar Urretabizkaia) eta Koldo (Andoni Agirregomezkorta), haurdunaldi test bat eta bost minutu, emaitza jakiteko. Osagai horiekin abiatuta, hamaika galdera plazaratzen ditu Pablo Mir argentinar antzerkigileak jatorrian "Entre ella y yo" izenburuarekin idatzitako lanak, "Bost minutun"ek.

Orain, Martin Agirreren itzulpenari esker, euskaraz ikusi ahalko dugu Argentinan arrakasta handia izaten ari den komedia. Gaur bertan, abuztuak 12, estreinatuko du Txalo Produkzioak ekoiztetxeak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Donostian, Antzoki Zaharrean, eta hilaren 15era arte egongo da bertan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri