Alex de la Iglesiak Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko du "Veneciafrenia"

  • Alex de la Iglesiak Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko du
eitb.eus

  • DataAbuztuak 6
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Fantasiazko Zinemaren Sitgeseko Jaialdia urriaren 7tik 17ra egingo dute Bartzelonako herrian.

Alex de la Iglesia bilbotar zuzendariak urriaren 7tik 17ra egingo duten Fantasiazko Zinemaren Sitgeseko Jaialdian estreinatuko du nazioarte mailan "Veneciafrenia", bere film berria.

"Veneciafrenian", Armando de Razza, Ingrid García Jonsson eta Silvia Alonso aktoreak daude Alex de la Iglesiaren esanetara, eta Venezia beldurgarri batean beren bizitzaren alde borrokatu beharko dira istorioan. Zinema aretoetara azaroaren 26an iritsiko da.

De la Iglesiak, gainera, "El cuarto pasajero" ere badu estreinatzeko, besteak beste Bilbon filmatutako road moviea. Julianen (Alberto San Juan) istorioa du kontagai: arazo ekonomikoak dituen 50 urteko gizonezkoa da, eta autoetako joan-etorriak beste batzuekin egiteko aplikazio batera joko du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri