Izaban ostegunean hasiko dira abuzturako Kultur-en proposamenak, La orquestina de la abuela Pinarekin

  • Izaban ostegunean hasiko dira abuzturako Kultur-en proposamenak, La orquestina de la abuela Pinarekin

  • DataAbuztuak 4
  • Gaia Musika

Ostiralean Tenporak kontzertua eskainiko du Lesakan eta larunbatean Suakaik Orbaitzetan eta The Ribbons -ek Los Arcosen.

Izaba Kultur 2021 programako abuztuko lehen geldialdia izango da, bihar osteguna, hilak 5, La orquestina de la abuela Pina taldearen kontzertuarekin. Ostiralean Lesakan Tenpora taldearen emanaldia eskainiko da eta larunbatean Orbaitzetan eta Los Arcosen, Suakai eta The Ribbons taldeen emanaldiak, hurrenez hurren.

Erronkariko herrian, Kultur 2021 programaren abuztuko lehen geldialdia izango da ostegunean, hilak 5, La orquestina de la abuela Pinaren kontzertuarekin. Ikuskizunak soinu zaharrak eta berriak uztartuko ditu 20:30ean, anfiteatroan. Ostiralean, abuztuak 6, Lesakaren txanda izango da, Tenpora taldearen hirugarren diskoaren aurkezpena helduko duena, Berriro asma nazazu, 20:00etan plaza Zaharrean.

Kultur-en asteburua larunbatean amaituko da, hilak 7, Suakairen musika zinematografikoaren ikuskizunarekin, Orbaizetako arma fabrikan 19:00etan, eta The Ribbonsen 70. Hamarkadako rock kontzertuarekin Los Arcoseko Coso plazan 21:00etan. Kontzertuetako kokalekuak beste leku itxi batera eramango dira, eguraldi txarra izanez gero.

Bitartean, Azken eguzkilorea (Gua-Mia-Bu) bisitatzeko aukera jarraitzen du, Kultur-ek Bertizeko Jaurerriaren jauregian eskaintzen duen arte plastikoen proposamena. Pintura digitala ardatz duen erakusketa abuztu osoan zehar dago ikusgai, hilaren 31ra arte.

La orquestina de la abuela Pina, Izaban

La orquestina de la abuela Pinan, dultzainaren soinua modako beste erritmo batzuekin nahasten da, hala nola boleroekin, mazurkekin, balsekin, korridoekin, habanerekin, pasodobleekin... betiko musika sonoritate berriekin. Jazban tipikoa, aurreko mendearen hasierakoa, klarineteaz, saxofoiaz, tubaz, bateriaz eta dultzainaz osatua, azken hau penintsula barneko lurretan ohikoa dena.

Partitura zaharrak berreskuratu dira, haietako anitz gure herrietako festak eta gure plazetako dantzaldiak alaitzen zituzten musika banda haiek erabiliak.

Tenporaren ‘Berriro asma nazazu’, Lesakan

Tenpora Tolosaldean sortutako talde bat da. Ibilbide zabaleko bost musikarik osatua, proiektu hau 2012an abiatu zen eta bi disko luze argitaratu dituzte (Mundu berria, 2014an eta Itzulika, 2017an). Taldearen konposizioa eklektikoa da eta musika aldetik aberatsa. Ez zen besterik espero ikusita taldekideak askotariko proiektu eta taldeetako parte direla. Estilo eta sentiberatasun horiek taldeari nortasun propio eta berezia eman diote, arrastoa uzten duen nortasuna. Taldearen musika sailkaezina da, taldea etengabeko bilaketan murgilduta baitago.

Aitor Etxeberria ekoizle dutela, hirugarren diskoa aurkeztu dute: Berriro asma nazazu. Talde gisa jadanik zuten ibilbide sendoa berrestera datorren lan paregabea.

Suakairen ‘Luces, Música, ¡Acción!’, Orbaizetan

Música en cada Rincón 2020an sortu zen, musikaren eta ikus-entzunezkoaren kultura tokirik galdu eta ezkutuenetara eramateko xedez. 2021eko edizioan, Música en cada rincón biran 15 kontzertu emanen dira Espainiako autonomia erkidego bakoitzeko udalerririk txikienetan.

Bira horri begira aukeratu eta egokitu den ikuskizuna Luces, Música, ¡Acción! da, herritar guztiendako bereziki prestatu den ikuskizun aski hurbila. Jatorrizko soinu-banden musikan oinarrituta dago eta kalitate tekniko eta musikal handia du; izan ere, herrialdeko musikari garrantzitsuenetako batzuekin egiten dute lan.

Ikuskizunaren egun berdinean, 21:00etan, ilargipean bisita eskainiko da Orbaizetan. 30 euroko prezioa izango du eta gutxieneko hiru parte-hartzaile egotea beharreazkoa da.

The Ribbons, Los Arcosen

Ibaizabal ibaiaren eskuinaldean bizi izan zen Beatriz Catalán iruindarra, bokaziozko aktore eta inoiz aktore bokalista. Iñigo Hernández de Miguel bilbotar gitarra-jotzailearekin batera sortu zuen 2015ean Rock con Mayúsculas banda, taldearen horizonte musikala mugatzen duten deitura eta etiketa estilistikorik gabe.

Klasikoen (batez ere, 70eko hamarkadaren erdialdeko eta amaierako New Yorkeko punk-rockaren) eragina begien bistakoa bada ere, ez dituzte joera abangoardistak baztertzen, betiere beren oinarrizko kontzeptuarekin bat badatoz: gitarra zorrotzen eta oinarri erritmiko boteretsuen rock delakoa. Bokalistaren interpretazioa.

Los Arcosen, kontzertua baino lehen, 17:00tik 19:00ra Santa María elizara bisita gidatua eskainiko da, ordu erdiro, doan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri