Alberto Magno Zientzia Fikziozko XXXIII. Literatura Lehiaketa (2021)
- DataAbuztuak 3
- Gaia Literatura
Originalak aurkezteko epea, deialdi honetatik aurrera, 2021ko urriaren 17ra artekoa izango da
----
Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako literatura-lehiaketa (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea)
- Zientzia fikziozko eta gai zientifikoei buruzko fantasiazko generoan sar daitezkeen kontakizun argitaragabe guztiak aurkez daitezke lehiaketa honetara, baldin eta oinarri hauetan adieraziriko epearen barruan jasotzen badira. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz idatziko dira, eta ez dira izango lehiaketa honetan beste aldiz aurkeztuak edo beste lehiaketaren batean sarituak, ez eta oraindik erabakitzeke dagoen beste literatur sariren batera aurkeztuak ere, izenburu berarekin edo beste batekin. Lan bakoitzak izenburu bat izan beharko du.
- Lanek gutxienez 15.000 eta gehienez 25.000 hitz izango dituzte, orrialde batetik idatzita, gutxienez 12 pt neurriko letra eta lerroen arteko 1,5 espazioa erabiliz. Inprimaketaren kalitatea irakurtzeko erreza izango da. Ez da onartuko ipuin laburren multzo bat, beraien artean inolako erlaziorik ez badago argumentuaren aldetik, hau da, lan beraren kapitulu desberdinak ez badira.
- Originalak aurkezteko epea, deialdi honetatik aurrera, 2021ko urriaren 17ra artekoa izango da. Egungo egoera eta Osasun Sailaren gomendioak direla eta, posta elektronikoz bakarrik bidal daitezke ztf.kultura@ehu.eus helbidera, mezuaren gaian "XXXIII. Alberto Magno Lehiaketa" adierazita.
- Posta elektronikoz bidalitako kontakizunak .pdf formatuan erantsiko dira, sinadura elektronikorik gabeko fitxategian, eta izenburua kontakizunarena izango da. Mezuaren gorputzean kontakizunaren izenburua eta egileak erabilitako leloa edo izenordea agertuko dira. Egilearen datuak erantsitako beste fitxategi batean bidali beharko dira, .pdf formatuan. Fitxategi horren izenburuan "PLIKA" testua jarriko da, eta, ondoren, kontakizunaren izenburua. Dokumentu horretan kontakizunaren izenburua eta egileak erabilitako leloa edo izenordea ere jasoko dira.
- 2.000 euroko lehenengo saria eta 1.000 euroko bigarren saria egongo dira. Epaimahaiak horrela erabakiko balu, sariak emateke utziko lirateke.
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2022ko urtarrilaren 28an jakinaraziko da.
- Zientzia eta Teknologia Fakultateak antologia bat argitaratzeko eskubidea izango du, bertan kontakizun sarituak direlarik. Idazle saridunak ados daudela ulertuko da, eskubideak Euskal Herriko Unibertsitatearen eskuetan uzten dituztela eta bestelako ekonomi ordainketei uko egiten dietela. Epaimahaiaren iritziz, literatur merezimendu nahikoak dituzten lan aurkeztuak ere sar daitezke, baldin, eta soilik baldin eta, egileek dagokion baimena ematen badute.
- Epaimahaiaren erabakiaren ondoren hautatu ez diren lanak suntsitu egingo dira.
- Epaimahaiaren osaketa bere garaian jakinaraziko da.
- Ez da parte-hartzaileekin harremanik mantenduko.
- Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
Dokumentuak:


