Paula Huarte, Daniel Garay, Ane Berganza eta Nora Goyalde artistek Montehermoso kulturunean erakutsiko dute euren lana

  • Paula Huarte, Daniel Garay, Ane Berganza eta Nora Goyalde artistek Montehermoso kulturunean erakutsiko dute euren lana

  • DataUztailak 26
  • Gaia Ikusizko arteak

Kulturuneak eta EHUk elkarlanean dihardute sorkuntza arloko azken joeren zabalkundea bultzatzeko

Montehermoso kulturuneak Paula Huarte, Daniel Garay, Ane Berganza eta Nora Goyalde artisten proiektuak aukeratu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) batera egiten duen deialdian.

Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia. Etorkizunean, profesional bihurtzen direlarik, lanean erabili beharko dituzten espazioak eta tresnak eskura jartzea da deialdiaren helburua.

2018an hasitako bideari jarraituz, aukeratutako proiektuak Jovellanos aretoan erakutsiko dira, banaka, 2021ean. Horretaz gain, 900 euro ordainduko zaio artista bakoitzari aurkezpenagatik, eta banakako katalogoa egingo zaie.

Aurtengoan, Andrea Estankonak eta Juan Pablo Ordúñezek (MawatreS) osatzen duten LEKUTAN kultur elkartea arituko da 4 erakusketen komisario lanetan; lehenago Tabakaleran antolatutako 2020ko Komisario Berriak ekimena irabazi eta zuzendu zuten, eta baita Bilbao Art District izenekoa bi urtez ere.

Epea amaitu zelarik, 28 proiektu jaso ziren. Horietatik beherago azalduko ditugun lauak hautatu zituen honako hauek osatutako hautaketa-batzordeak: LEKUTAN komisarioa; Edurne González, Arte Ederren Fakultateko kultur zabalpenerako dekanordea; Arantza Lauzirika, Arte Ederren Fakultateko dekanoa; eta Luis Mª Pascual, Montehermoso Kulturunekoa zuzendaria:

Kúu, Paula Huarte Cosín artistarena

Proposamenak irudiak, pertsonaiak eta objektuak uztartzen ditu, elementu horien bitartez arlo funtzionala, ornamentala eta surrealista elkarrekin bizi diren eremu bat sortzen duelarik. Oso lengoaia eta iruditeria pertsonal batetik jaiotzen den habitata sortzen du, baina erraz ezagutzeko moduko kodeen erabilera bitarte, memoria kolektiboari egiten diote dei. Eskultura-instalazio horren piezak uztartu eta inguru jakin sortzen dute, non surrealismotik gertu dauden istorioak irudikatu, hots, errealitate alternatibo eta arrotz batetik gertuago, errealitate logiko batetik baino. Aurkeztutako piezek eremu ludikoen misterioetara bideratuko gaituzte.

Plantas, un retrato de su voz, Danel Garay Abaroa artistarena

Soinu-instalazio bat da, transdukzioaren eta musika-ekoizpenaren alorretako goi-mailako teknologia erabiliz, landareek emaniko soinu-esperientzia sortzen duena. Izaki bizi diren aldetik, landareen prozesu kimikoetan gorabeherak dituzte, zein frekuentzia gisa erregistratu baitaitezke. Frekuentzia horiek gizakiok entzungarri dugun erregistrora eraman, eta dagokien uhin osziloskopikoan tratatuz gero, soinu-erregistroak sortzen dira, soinu arras espresionista eta atmosferikoak.

Ane Aquí Ahora, Ane Berganza Santamaría artistarena

Proiektuaren egileak “HEMEN ORAIN” dimentsioari buruzko hausnarketa egin du, duela 7 urteko beste esperientzia bat oinarri hartuta. “Orain” munduan dugun presentziaren boterea eraman eta heda dezakeen puntu bakar gisa ulertzen da. Gertakari edo objektuaren beraren eta horrek uzten duten aztarnaren arteko hutsuneen inguruan hausnartzen du. Konpondu gabeko hutsune horiek hainbat sentsazio sortzen dituztelarik, egileak aurre egiten die aurre proposamen honen bidez.

Puntu bat gehiago, Nora Goyalde Aguirre artistarena

Sorkuntza proiektu hau sortzen da, batetik, EHUren Increarte masterrean artistari berari piztu zitzaizkion eta landu ziten interesetatik, eta, bestetik, zenbait abesbatzatan izan duen partaidetzatik.

Proposamena marrazki batzuk soinu bihurtzeko ariketatik eta horretarako erabilitako programatik abiatzen da. Egileari programak bere marrazkiak nola irakurtzen zituen interesatu zitzaion. Programa horrek marra horizontalak sortzen zituen, eta horietan zerbaitek talka egiten zuen puntuak bilatzen zituen, hartara topaketa horietatik informazioa lortzeko. Puntua eta marra interesatzen zaizkio ezeren ulermenerako bide gisa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri